Euskarabidearen “Regálales el euskera y llegarán muy alto / Euskararekin, gora eta gora beti!” kanpainaren baitan Inprotxou ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute gazteek eta helduek Uharte Arakileko udaletxeko ganbaran azaroaren 19an, 19:00etan.
Liburu dasta saio berria
Azaroaren 18an, arratsaldeko 18:00etan Liburu dasta saio berri bat eginen da Lakuntzako Ximonena jatetxean Antxiñe Mendizabal idazlarekin. Odolekoak liburuaren inguruko literatur saioa izango da. Tokiak mugatuak dira. Horregatik aldez aurretik izena eman behar da berdintasuna@sakana-mank.eus edo euskara@sakana-mank.eus horietako helbidetako batean. Lehendabiziko hamarrek liburua jasoko dute,…
Etxepare saria jasotako Amaia Egidazuren Dorotea albuma argitaratu da
Aurtengo ekainaren 17an iragarri zen 2021eko Etxepare sariaren irabazlea Zizur Nagusian, Udaletxean. Amaia Egidazu Arrubek eskuratu zuen saria DOROTEA obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 30 lanen artetik; eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du. OBRA Natura eta kultura, tradizioa eta traizioa…
Sakanako Mankomunitateko kirol monitore, entrenatzaile eta aurkezle euskaldunen lan poltsa
Lan bila zabiltza? Eman izena Sakanako Mankomunitateko kirol monitore, entrenatzaile eta aurkezle euskaldunen lan poltsan! Baldintzak: 18 urte beteak izateam ,eusklduna izatea eta oinarrizko kirol titulazioa izatea. Izen ematea: Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan, 948464866 edo kirolak@sakana-mank.com Erabiltzaileak: Begirale euskaldunen eta aurkezleen…
Oinarrizko dohako euskara ikastaroa etorkinendako.
Nola agurtzen da euskaraz? Nola galdetzen da ordua? Zer jartzen du kultur agendan? Nolakoa da euskara? Polita da? Euskara hobeki ezagutu nahi duzu? Euskara Sakanako hizkuntza berekia da. Hala ere, azken urteotan eskualde honetara iritsitako pertsona askok ez duzue aukerarik…
Sakanako ondarea: etxeen izenak hitzaldia Arruazun
Gure arbasoengandik jasotako ondareak nondik gatozen eta nor garen azaltzen digulako… ezagutu sakanako kultur ondare immateriala Jose Luis Erdozia Mauleonek Arakil mendebaldeko etxeen izenak historian zehar (Irañetatik Lakuntzara) hitzaldia emango du irailaren 24an, 18:00etan, Arruazuko udaletxean. Antolatzaileak: Sakanako Mankomunitatea Arruazuko Udala…
Etxepara Saria irabazi duten albumen erakusketa
Nafarroako hainbat toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, Etxepare sariak antolatzen dituzte euskaraz sortutako haurrendako album ilustratuak saritzen dituztenak urtero. Izan ere, euskaraz argitaratzen diren album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskaraz sortuak. Kontuan izan behar dugu albumak dituen…
Liburu bat egingo dugu – Sormen tailerra
Arbizuko Liburutegian irailaren 21ean, 17:00etatik 18:30era, 8-12 urte bitarteko haurrentzat Liburu bat egingo dugu sormen tailerra antolatu da. Izen emateak liburutegia@arbizu.eus helbidean egin behar dira. Antolatzaileak: Euskal Editoreen Elkartea eta Sakanako Mankomunitatea
Azaroak 6 | Olatz Salvadorren kontzertua Berriaren alde
Sakanako euskaltzaleek badute urtero hitzordu bat euskal kulturarekin. Aurten Olatz Salvadorren kontzertua antolatu dute ibarreko Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak, elkarlanean. Zintzilik diskoarekin lortutako arrakastaren ostean, artista donostiarra indartsu itzuli da Aho uhal lan berriarekin. Kontzertua, azaroaren 6an, 19:30ean…
Euskera ahora! Ikasi eta mugitu zure mundua!
Euskaltegietan izena emateko epea hastearekin batera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako toki entitateek (tartean, Sakanako Mankomunitateak) eta euskaltegiek “Euskera ahora. Ikasi eta mugitu zure mundua!” kanpaina aurkeztu dute, Herritarrak euskara ikasi edo hobetzera animatu dituzte, euskara ikastea hautu erakargarria baita, bizipen eta aukera aberatsak…