Nafarroako toki-entitateetako hainbat Euskara Zerbitzuk sustatutako album ilustratuak sortzeko Etxepare sariaren deialdia ireki da. Egile eskubideen aurrerapen moduan 5.000 euroko saria eskaintzen da eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Obrak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 6an, ostiralean, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2022ko ekainaren 30a izanen da.
Antolatzaileak: Etxepare saria Nafarroako 22 toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, antolatzen dute.
Agoizko Udala; Antsoaingo Udala; Atarrabiako Udala; Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriobeitiko Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea; Burlatako Udala; Esteribarko Udala; Garesko Udala; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea; Estella-Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunitatea; Sakanako Mankomunitatea; Tafallako Udala; Uharteko Udala; Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.
Laguntzailea: Pamiela