Helburuak: Euskara erabiltzen dugunean generoari buruzko hausnarketa egitea eta estrategia egokiagoak erabiltzea.
Nori dago zuzendua ikastaroa? EGA edo C1 maila duten toki-administrazioko langileei.
Zer irakatsiko da ikastaroan?
Hizkera sexista antzematen, batik bat gaztelaniatik datorkiguna.
Euskara ez-sexista sortzeko estrategiak erabiltzen.
Ikastaroaren nolakotasuna: Aurrez aurrekoa, dinamikoa eta praktikoa izanen da. Testu errealak landuko dira, hortaz, eskertuko da ikasleek beren materiala eramatea.
Egutegia: Martxoak 31 (ostirala).
Ordutegia: 8:15etik 11:15era.
Tokia: Altsasuko Gure Etxean (Foruen Plazan).
Irakaslea: Inma Zestau Baraibar (Nafarroako Gobernuko teknikaria).
Izen-ematea: 2017ko Martxoaren 28a baino lehen izena eman behar da euskara1@sakana-mank.eus helbide elektronikoan.
Konpentsazioak: Lan-orduen kontura eginen da.
Matrikula: Ikastaroan parte hartzeko ez da ordaindu beharko.
Ziurtagiria: Bertaratzen direnei asistentzia-agiria igorriko die Nafarroako Gobernuak.
Argibideak: Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464840 eta euskara1@sakana-mank.eus).
Izen ematea: Izen emate orria (hemen deskargatu eta ordenagailuan bete dezakezue Adobe Acrobat Reader programarekin. Bestela, inprimatu, eskuz bete, eskaneatu eta bidali).