Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskaraldiari buruzko “Biziprest” dokumentala Altsasun

Ekainaren 9an, 18:30ean, Altsasuko Gure Etxean Biziprest; gehiago gara dokumentala eskainiko da. Honek, 2020ko Euskaraldiaren haritik eta lau nafarren bizipenak ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du. Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua da: euskara erlazionatzeko, gozatzeko, eragiteko, bizitzeko era bat da. Bizimodu bat. Iñaki Alforja Sagonek zuzendu du dokumentala, Euskaltzaleen Topaguneak ekoiztuta eta Nafarroako Gobernuak babesturik. 30 minutuko iraupena du. Dokumentala apirilaren 15ean mustu zuten Iruñean eta orain Nafarroa osoan zabaltzen ari da.

Dokumentalaren ondoren, partekatze irekia eginen da: Euskaraldiko esperientziak trukatu, ariketaren eragina aztertu eta abar. 30 minutu inguruko hausnarketa eginen da Topaguneko teknikariak gidatuta.

Gonbidapenak

Edukiera mugatua da. Sarrera doan da, baina beharrezkoa da aldez aurretik gonbidapenak hartzea. Jaso gonbidapenak Iortia kulturguneko leihatilan edo Sakanako Mankomunitatean Euskara Zerbitzuan ekainaren 9ko 12:00ak baino lehen.

Antolatzaileak:

Topagunea

Sakanako Mankomunitateko Euskara Batzordea

Altsasuko Euskaraldia Batzordea