Irailaren 19an eta 26an eta urriaren 10ean Etxarriko gaztetxeak euskararen inguruan hausnartzeko saio berezi batzuk hartuko ditu. Saioak Gazte Asanbladak Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean antolatu ditu eta EMUNek gidatuak izango dira. Saio bakoitza hiru ordukoa izango da eta Sakanako gazteak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Tailerraren ezaugarriak
Tailerraren helburu nagusia euskaraz egiteko oztopo, korapilo edo beldurrak uxatzea da; aurreiritziak apurtzea. Hizkuntzak kokatzea, norberaren portaera eta honen ondorioak ulertzea eta euskaraz egiteko argudio gehiago barneratzea dira saioen helburu zehatzagoak.
Bideo, aurkezpen eta talde dinamiketatik abiatuta, saio arinak, parte hartzaileak, dinamikoak eta erakargarriak eginen dituzte.
Izen-ematea Irailaren 16rako Etxarri Aranazko Xapatero tabernan edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464840 / euskara@sakana-mank.com). Gehienez ere 15 parte-hartzaile izanen dira, eta plazak izena emateko hurrenkeran beteko dira.