Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Giro ederra Sakanako Herri Kirol jardunaldian

HERRI-KIROLAK-2015-2-SAKANA-MANK-NAFARROA-NAVARRA

Urteroko giro ederrean ospatu da aurten ere Sakanako Herri Kirol jardunaldia. Guztira, 40 bat partaide ibili ziren Etxarrengo pilotalekuan, aizkora eta harri-jasotze eskolako kideak eta gainontzeko eskualdeko herri kirolariak biltzen dituen jardunaldian. Batzuen lehiak eta besteen erakusketak ederki erakutsi zuten zein den Herri Kirolen osasuna Sakanan.

Erdoziatarrek aizkolarien hiru belaunaldiz osatutako erakusketa eman zuten Juanito da aitona, Juanjo aita eta Jon semea. Aizkorako 1. lehiak lau bikote hauek hartu zituen: Josu Agirre eta Mikel Agirre arbizuarrak, David Amillano eta Hodei Mazkiaran altsasuarrak, Joan Flores (Arbizu) eta Abel Uria (Olazti), Julen Paniagua (Urdiain) eta Iker Gorriti (Uharte Arakil). Buruz burukoan Juanjo Erdozia, Goizeder Beltzaren aurka. Aizkolari gazteen arteko lehia Josu Jaka eta Oihan Mariñelarena , Jon Erdozia eta Aritz Oiarbideren aurka izan zen.
Sokatiralariak Andra Mari eta Iñigo Aritza Ikastolako gazteak izan ziren, 20 lagun guztira. Harria jasotzen Albaro Zugarrondo, Iñaki Ibero eta Aitor Oiarbide ibili ziren eta arpanari tiraka Andra Mari ikastolako hiru bikote eta Iñigo Aritza ikastolako beste bikote bat.

Esan bezala, giro aparta Etxarrengo pilotalekuan abenduaren 13an.

Argazki albuma hemen.