Olaztin martxoaren 20an 12:00etan
IZEN-EMATEA
IZEN-EMATEA AURRETIK EGIN BEHARKO DA AUTOBUS ZERBITZUA ERABILI NAHI BADA
Izena ematea doan da, eta datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, adina, herria eta kontakturako telefonoa eta helbide elektronikoa.
Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzua
948 56 48 23 / 628 32 85 93
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua
948 46 48 67 / 660 38 43 28
Egunean bertan izena emateko aukera egongo da, 11:00etatik 11:45era, plazan bertan.
PARTE-HARTZEKO IZENA EMATEA DERRIGORREZKOA DA
AUTOBUSA
IRURTZUN – OLAZTI
10:30ean aterako da Irurtzundik eta herrietako autobus geltokietan geldituko da
OLAZTI – IRURTZUN
14:00etan aterako da Olaztitik eta herrietako autobus geltokietan geldituko da
LILASTERKETA
Lilasterketa ez da lehiakorra, hortaz, korrika, oinez, bizikletaz edo nahi duzuen moduan egin dezakezue.
Ibilbidea 4 kilometrokoa izango da, eta Olaztiko plazan hasi eta bukatuko da.
Ibilbideak 2km ditu. Oinezkoek buelta bat emango diote ibilbideari. Bizikletaz, korrika edo patinetan doazenek bi buelta emango diote ibilbideari.
EKITALDIA
Lilasterketa bukatutakoan auzatea eskainiko da eta ekitaldi bat egongo da autobuseko ordura arte.
EGURALDIA
Eguraldia txarra izatekotan, Olaztiko frontoian egingo litzateke.