Koronarbirusari buruzko Mankeko oharrak hemen
GOMENDIOAK
KORONABIRUSA NOLA PREBENITU?
- Beste pertsona batzuekin 2 metro baino gehiagoko distantzia izan.
- Garbitu eskuak maiz urarekin eta xaboiarekin edo alhokola duen desinfektatzailearekin, eta beti:
- Zintz, eztul edo doministiku egin ondoren
- Etxetik irtetean eta etxean sartzean
- Lanera sartzean eta lanetik irtetean
- Gaixo dagoen bati arreta eman aurretik eta ondoren
- Estali ahoa besaurrearekin edo mukizapi batekin eztul edo doministiku egitean.
- Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili eta zakarrontzira bota.
- Beste zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Osasun Aholkuaren Zerbitzuarekin:
- 948 290 290 telefono zenbakiaren bidez
- consejosalud@navarra.es posta elektronikoaren bidez
SINTOMARIK BADUT, ZER EGIN?
Bat-batean arnas sintoma larriak badituzu (sukarra, eztula edo arnasteko zailtasuna),
- Geratu etxean irten gabe
- Deitu zure osasun-zentrora. Bertan zure egoera baloratuko dute eta behar diren neurriak hartuko dituzte.
Bilatu direktorio honetan zuren osasun-zentroaren kontaktua.
Zure osasun-zentroa itxita badago, deitu Osasun Aholkuaren zerbitzura, 948 290 290 telefonora.
Premiazko arreta behar baduzu, deitu 112 telefono zenbakira.
Nahi izanez gero, koronabirusa duzun jakiteko testa egin dezakezu. Mugikorrerako aplikazioa ere deskarga dezakezu: Android | iOS
Zaintzeko eta kutsatzeko aukerak murrizteko gomendioak
Gomendioak hainbat hizkuntzetan: arabiera | bulgariera | errumaniera | frantsesa | ingelesa | italiera | portugesa | txinera
BAKARTUTA DAUDENENTZAKO GOMENDIOAK
Geratu etxean irten gabe 14 egunez, eta, ahal den neurrian,
- Ondo aireztatutako banako gela batean geratu, atea ondo itxita.
- Logelatik ahalik eta gutxien atera, ezinbestekoa denean bakarrik. Ateratzean, jantzi maskara eta bi metroko segurtasun tartea gorde.
- Zure komuna erabili. Partekatua bada, erabili ostean, lixibarekin desinfektatu (2 tapoi lixiba -30 mililitro- ur litroko).
- Eskuak maiz garbitu ura eta xaboiarekin edo alkohola duen desinfektatzailearekin.
- Gaixo ez dagoen pertsona batek logelan sartu behar badu, ahalik eta denbora gutxien egon eta maskara jantzi.
- Etxeko gauzak ez partekatu (ontziteria, izarak, mantak, etb.)
- Sukalde-gainekoa eta komuna lixibarekin garbitu (2 tapoi lixiba -30 mililitro- ur litroko).
- Pedala duen zakarrontzi bat eduki gelan, hondakinentzako.
- Gaixoaren hondakinak poltsa itxi batean bota. Ez birziklatu. Sakatu ondorengo esteka hondakinen kudeaketari buruz gehiago jakiteko.
- Gaixotasunak okerrera egiten badu, osasun zentroarekin harremanetan jarri, eta bere ordutegiz kanpo 112ra deitu.