Koronabirusa

maiatza 19, 2020

Koronarbirusari buruzko Mankeko oharrak hemen

GOMENDIOAK

Koronabirusa prebenitzeko gomendioak.

KORONABIRUSA NOLA PREBENITU?

  • Beste pertsona batzuekin 2 metro baino gehiagoko distantzia izan.
  • Garbitu eskuak maiz urarekin eta xaboiarekin edo alhokola duen desinfektatzailearekin, eta beti:
    • Zintz, eztul edo doministiku egin ondoren
    • Etxetik irtetean eta etxean sartzean
    • Lanera sartzean eta lanetik irtetean
    • Gaixo dagoen bati arreta eman aurretik eta ondoren
  • Estali ahoa besaurrearekin edo mukizapi batekin eztul edo doministiku egitean.
  • Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili eta zakarrontzira bota.
  • Beste zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Osasun Aholkuaren Zerbitzuarekin:

 

Zer egin sintomarik baduzu

SINTOMARIK BADUT, ZER EGIN?

Bat-batean arnas sintoma larriak badituzu (sukarra, eztula edo arnasteko zailtasuna),

  • Geratu etxean irten gabe
  • Deitu zure osasun-zentrora. Bertan zure egoera baloratuko dute eta behar diren neurriak hartuko dituzte.
    Bilatu direktorio honetan zuren osasun-zentroaren kontaktua.
Zure osasun-zentroa itxita badago, deitu Osasun Aholkuaren zerbitzura, 948 290 290 telefonora.

Premiazko arreta behar baduzu, deitu 112 telefono zenbakira.

Nahi izanez gero, koronabirusa duzun jakiteko testa egin dezakezu. Mugikorrerako aplikazioa ere deskarga dezakezu: Android | iOS

Zaintzeko eta kutsatzeko aukerak murrizteko gomendioak

Gomendioak hainbat hizkuntzetan: arabiera | bulgariera | errumaniera | frantsesa ingelesa italiera | portugesa | txinera

 

Bakartuta daudenentzako gomendioak

BAKARTUTA DAUDENENTZAKO GOMENDIOAK

Geratu etxean irten gabe 14 egunez, eta, ahal den neurrian,

  • Ondo aireztatutako banako gela batean geratu, atea ondo itxita.
  • Logelatik ahalik eta gutxien atera, ezinbestekoa denean bakarrik. Ateratzean, jantzi maskara eta bi metroko segurtasun tartea gorde.
  • Zure komuna erabili. Partekatua bada, erabili ostean, lixibarekin desinfektatu (2 tapoi lixiba -30 mililitro- ur litroko).
  • Eskuak maiz garbitu ura eta xaboiarekin edo alkohola duen desinfektatzailearekin.
  • Gaixo ez dagoen pertsona batek logelan sartu behar badu, ahalik eta denbora gutxien egon eta maskara jantzi.
  • Etxeko gauzak ez partekatu (ontziteria, izarak, mantak, etb.)
  • Sukalde-gainekoa eta komuna lixibarekin garbitu (2 tapoi lixiba -30 mililitro- ur litroko).
  • Pedala duen zakarrontzi bat eduki gelan, hondakinentzako.
  • Gaixoaren hondakinak poltsa itxi batean bota. Ez birziklatu. Sakatu ondorengo esteka hondakinen kudeaketari buruz gehiago jakiteko.
  • Gaixotasunak okerrera egiten badu, osasun zentroarekin harremanetan jarri, eta bere ordutegiz kanpo 112ra deitu.

Bakartuta daudenentzako gomendioak


<< atzera