Mankomunitateko Kirol zerbitzuak, Kattalingune, Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ informazio eta arretarako zerbitzu publikoa elkarlanean galdetegi bat prestatu du Sakanan kirolean LGTBI+ errealitatea nola bizi dugun ikertu ahal izateko. Galdetegia Sakanako biztanleei zuzendua dago.
Jarraian beteko duzun inkestak kirol munduan LGTBI+ errealitatea baloratu nahi du, eta Sakanako Mankomunitateko ariketa fisiko eta kirol zerbitzuak eta Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ zerbitzuak (Kattalingune) sortu dute elkarlanean. Zintzotasunez erantzutea eskertzen dizugu.
Hasi baino lehen, inkestan aurkituko dituzun hainbat kontzeptu argitzea garrantzitsua da, irakurtzen dituzunean zeri egiten dieten erreferentzia argi gera dakizun.
LGTBI+ren esanahia:
L Lesbiana: Beste emakume batzuk desio dituen emakumea.
G Gay: Beste gizon batzuk desio dituen gizona.
T Transexuala: Jaiotzean bere genitalen arabera esleitu zioten sexuarekin identifikatua sentitzen ez den pertsona.
B Bisexuala: Gizonak eta emakumeak desiratzen dituen pertsona.
I Intersexuala: Medikuntzak araututako bulba edo zakil-barrabilekin bat ez datozen genitalak dituen pertsona.
+ Plus: LGTBI siglekin identifikatzen ez diren eta arauzkoak ez diren sexu-identitate, orientazio eta adierazteko modu guztiak.
Gaur egun, LGTBI+ kontzeptu askoz zabalago baten zati da: sexu eta genero aniztasuna. Beste era batera esanda, sigla hauek jasotzen dituen edukiak pertsona guztiak zeharkatzen gaitu, sentitu, desiratu eta adierazteko ditugun modu anitzei dagokienez.
LGTBI+fobia: LGTBI+ pertsonek sufritzen duten gorroto, gaitzespen eta diskriminazioa. LGTBI+ izate hutsagatik, kolektiboko kidetatzat hartzeagatik edota kolektiboarekin bat egiteagatik. Gizarteko eremu guztietan dago presente LGTBI+fobia.
Oharra: Inkesta anomimoa da, eta 10-15 minutu beharko dituzu betetzeko. 14 urtetik aurrerako pertsonei zuzendua dago. Galdetegia betetzeko azken eguna 2022ko otsailak 23 da
Eskerrik asko zure laguntzagatik.