Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

#liburuklika udako kanpaina, irakurri eta elkarbanatu

 

Nafarroako hainbat euskara zerbitzuk, tartean Sakanakoak, Liburu-klika udako kanpaina abiatu dute. Besteak, beste, proposamenaren xede nagusia euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea eta gazte zein helduek egunerokoan ohikoak dituzten komunikazio-kanalak euskarazko irakurzaletasunaren mesedetan erabiltzea dira. Kanpainak hiru urrats ditu eta parte hartzaile guztiek saria jasoko dute irailean.

  • 1) Euskarazko liburu bat hautatu, etxetik edo liburutegitik maileguan hartuta, eta irakurri.
  • 2) Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter, Tik Tok, You Tube edo Twich) liburu horren inguruko zerbait (aipu bat, gomendio bat, kritika bat, bitxikeria bat) zabaldu, euskaraz. Bideo bat, argazki(-muntaia) bat edo post bat izan daiteke. Hori bai, ezinbestekoa da liburuaren izenburua garbi ikustea, baita #liburuklika traola ere. Sare sozialik ez badaukazu, e-postaz bidali euskara zerbitzura.
  • 3) Sareetan argitaratu denaren froga e-postaz bidali euskara zerbitzura:
    • Baztango Udala > euskara@baztan.eus
    • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea > euskara@bortziriak.eus
    • Malerrekako Mankomunitatea > euskarazerbitzua@malerreka.eus
    • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (Larraunaldea) larbeleareuskaraz@iparmank.eus
    • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mank.(Leitzaldea) > laga@iparmank.eus
    • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mank.(Ultzamaldea) > ezubioa@iparmank.eus
    • Sakanako Mankomunitatea > euskara@sakana-mank.eus

Parte-hartzaileei euskarazko liburuak erosteko opari-txartelak helaraziko zaizkie haiek emandako helbidera, eskualdeko liburu-dendetan erabili ahal izateko. Txartel horiek erabilita, liburuak %30 merkeago erosi ahal izanen dituzu (gehienez ere 15 euroko oparia izanen da liburu bakoitzarekin).

Opari-txartelak irailean banatuko dira eta iraila osoan erabili ahal izanen dira. Pertsona bakoitzak 3 opari-txartel jaso ahal izanen ditu gehienez.

12 URTETIK BEHERAKOA BAZARA, liburuaren protagonistetako baten marrazkia egin edo idatziz beste bukaera bat eman liburuari eta e-postaz bidali euskara zerbitzura.

Liburu-denda laguntzaileak

  • Altxuko-denda (Erratzu)
  • Arkatz (Altsasu)
  • Astitz (Leitza)
  • Axular (Elizondo)
  • Elustondo (Irurtzun)
  • Kaxeta (Etxarri Aranatz)
  • Igone (Bera)
  • Lanbroa (Lekunberri)
  • Liburunda (Altsasu)
  • Maimur (Leitza)
  • Martxueta (Irurtzun)
  • Nafarpress (Elizondo)
  • Ostiz (Doneztebe)
  • Purienea (Bera)
  • Telletxea (Lesaka)
  • Xagu (Lesaka)

 

Eskualdeko liburutegi publikoak

  • Altsasu
  • Arbizu
  • Bera
  • Doneztebe
  • Elizondo
  • Etxalar
  • Etxarri Aranatz
  • Irurtzun
  • Larraintzar
  • Lakuntza
  • Lekunberri
  • Leitza
  • Lesaka
  • Olazti
  • Urdiain
  • Ziordia

 

Erakunde antolatzaileak

  • Baztango Udala
  • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
  • Malerrekako Mankomunitatea
  • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
  • Sakanako Mankomunitatea

 

Erakunde laguntzailea

Nafarroako Gobernua