Udaberria eta udazkena bitarte euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaldu, herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartu, euskal liburugintza indartu, liburutegi publikoen erabilera bultzatu eta esperientzia literarioak konpartitzeko helburuarekin, 12 saio eramango dira aurrera nafarroako leku ezberdinetan. Literatura Geraldiak 2022 egitasmoa, Baztango Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Sakanako Mankomunitatea elkarlaguntzaz eraman da aurrera.