Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea irekia dago. Epea apirilaren 30ean bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute.
Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira eta aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira. Sakanako Mankomunitateak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, paperean zein webgunean, betiere egilearen izena adieraziz.
Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea