Sakanako Elurraren Eguna otsailaren 18an ospatuko da Urbasan.
JARDUERAK:
- Ipar eski eta raketa ibilbideak (maila desberdinak)
- Musherren erakustaldia lerako txakurrekin
- Norbere kabuz egitekoak (Argazkiak, paseoak, trineoak)
PREZIOA: Ibilbidek gidatuak eski edo raketekin 8 € (aseguruarekin)
Autobusa dohainik da. Bere kabuz, libreki doana bere ardurapean joango da.
AUTOBUS IRTEERAK: Altsasuko suhiltzaileetatik 8:30ean eta 10:30ean.
ITZULTZEKO AUTOBUSAK: Urbasako kanpinetik 12:30ean eta 14:00etan.
Oharrak:
Nahi duenak, interpretazio zentruan edo Otsaportilloko pista hasieran ere jaitsi edo igo daiteke.
Ipar eski eta raketa bilbidea egin nahi duenak 8:30etako autobusa hartu behar du. Raketen edo ipar eski hastapena egin nahi duenak 10:30etakoa ere hartu dezake (KASU! aurrez izena eman behar da).
IZEN EMATEAK ETA INFORMAZIOA
Otsailak 16ko 14:00ak arte Sakanako Mankomunitatean: 948-464866. kirolak@sakana-mank.eus
Egunean bertan autobusean.
MATERIALAREN ALOKAIRUA:
Eskiak eta raketak: Oargi Mendi elkartea (Tolosa) 943 675 612
Raketak: Basati kirolak (Iruñea) 948 212 345
ANTOLATZAILEA: Sakanako Mankomunitatea
LAGUNTZAILEAK: Urbasa-Andia Ipar Eski lagunak, Altsasuko Mendigoizaleak, NavarMushing txakur lera kluba, Bidelagun, Nafarroako Gobernua.