Otsailak 18, Sakanako Elurraren Eguna

otsaila 6, 2018

Sakanako Elurraren Eguna otsailaren 18an ospatuko da Urbasan.

JARDUERAK:

  • Ipar eski eta raketa ibilbideak (maila desberdinak)
  • Musherren erakustaldia lerako txakurrekin
  • Norbere kabuz egitekoak (Argazkiak, paseoak, trineoak)

PREZIOA: Ibilbidek gidatuak eski edo raketekin 8 € (aseguruarekin)

Autobusa dohainik da. Bere kabuz, libreki doana bere ardurapean joango da.

AUTOBUS IRTEERAK: Altsasuko suhiltzaileetatik 8:30ean eta 10:30ean.

ITZULTZEKO AUTOBUSAK: Urbasako kanpinetik 12:30ean eta 14:00etan.

Oharrak:

Nahi duenak, interpretazio zentruan edo Otsaportilloko pista hasieran ere jaitsi edo igo daiteke.

Ipar eski eta raketa bilbidea egin nahi duenak 8:30etako autobusa hartu behar du. Raketen edo ipar eski hastapena egin nahi duenak 10:30etakoa ere hartu dezake (KASU! aurrez izena eman behar da).

IZEN EMATEAK ETA INFORMAZIOA

Otsailak 16ko 14:00ak arte Sakanako Mankomunitatean: 948-464866. kirolak@sakana-mank.eus

Egunean bertan autobusean.

MATERIALAREN ALOKAIRUA:

Eskiak eta raketak: Oargi Mendi elkartea (Tolosa) 943 675 612

Raketak: Basati kirolak (Iruñea) 948 212 345

ANTOLATZAILEA: Sakanako Mankomunitatea

LAGUNTZAILEAK: Urbasa-Andia Ipar Eski lagunak, Altsasuko Mendigoizaleak, NavarMushing txakur lera kluba, Bidelagun, Nafarroako Gobernua.

Kartela elurraren eguna otsailak 11


<< atzera