Abenduaren 2tik aurrera edukiontzi berdeak erretiratzen hasiko gara eta haien ordez edukiontzi grisak jartzen Sakanako herri guztietan. Edukiontzi grisa errefusa botatzeko baino ez da, hau da, birziklatu ezin daitezkeen hondakinentzako, eta tapa txikiagoa dauka bereizi gabeko hondakinekin betetako poltsa haundiak…
6. ELE FESTA: MINTZODROMOA ETA GEHIAGO
Sakanako AEK-k, Mintzakide programak eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 6. eLe festa antolatu dute Altsasuko foruen plazan. 12:00etan emanen diote hasiera mintzodromoarekin. Antolatzaileek euskara praktikatzeko gonbidapena egin diete euskaltegiko ikasleei, mintzakideei eta ekimenean parte hartu nahi duten euskaldunei. Gai jartzaileak Idoia Granizo…
HONDAKIN ZERBITZUKO BERRERABILPEN GELA BERRIA
Sakanako Mankomunitateak berrerabilpen programa bat jarri du martxan zabortegira botatzen den hondakin kopurua murrizteko helburuarekin. Horretarako, 2022an, material birziklatuekin yurta bat eraiki zen UtzubarEKOgunean, hala nola pneumatikoak, ehunak eta Sakanako ardi-artilea. Yurtaren kostu osoa 21.062,15 eurokoa izan zen, eta horietatik…
INDAR TAILERRA EMAKUMEENTZAT
Sakanako Mankomunitateak Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin, Indar tailerra antolatu du emakumeentzat. Etxarri Aranazko Kultur Etxean izanen da maiatzaren 9an, 17:00etatik 19:00etara. Aurretik izena eman beharko da: kirolak@sakana-mank.eus
EMAN ARNASA GUREARI
Larunbatean Sakanako Nafarroa Oinezen egitarauaren barnean eta Sakanako Mankomunitatearekin elkarlanean euskararen arnasgune eta Nafarroako D ereduari buruzko Eman Arnasa Gureari jardunaldia antolatu genuen. Larunbatean zabaldu genuen prentsa oharra hemen duzue eta HOTSEIN Adierazpena. Bestetik, Eman Arnasa Gureari jardunaldia Nafarroa Oinezen…
NAFARROA OINEZ 2023. EMAN ARNASA GUREARI JARDUNALDIAK
Heldu den apirilaren 29an “Eman arnasa gureari” lelopean mahainguru-jardunaldi batzuk antolatu ditu Nafarroa Oinez 23k. Bi gai jorratuko dira mahainguruetan: euskararen arnasguneen erronkak eta D ereduaren egoera Nafarroan. Horretarako punta-puntako hizlariek parte hartuko dute. Jardunaldiei buruzko informazio gehiago hemen eta…
SAKANAKO MANKOMUNITATEAK ETA NAFARROA OINEZ FUNDAZIOAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE, NAFARROA OINEZ FESTA DELA-ETA, JARDUERA IREKIAK ANTOLATZE ALDERA
Sinatzaileak David Oroz Alonso, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, eta Josu Reparaz Leitza, Nafarroa Oinez fundazioko idazkaria, izan dira. Hitzarmen honi jarraiki, jarduera hauek antolatuko dira: Eman arnasa (gureari) jardunaldia, bi mahai-inguru hartuko dituena, Eman arnasa euskarari euskararen erabilerari buruzkoa batetik eta…
EMAN ARNASA GUREARI | Jardunaldia. Lakuntzan apirilaren 29an
Atsegin handiz gonbidatu nahi zaituztegu Nafarroa Oinez fundazioak eta Sakanako Mankomunitateak euskara eta hezkuntzari buruz antolatutako jardunaldi interesgarrira: EMAN ARNASA GUREARI. Bertan parte hartuko duten solaskideek bi gai garrantzitsu aztertuko dituzte: Euskarararen arnasguneen erronkak Nafarroako D eredua arnasberritzeko gakoak Jardunaldia hilaren…
ELKARTASUN AZOKA ALTSASUN. Apirilak 23
Apirilaren 23an, igandearekin Elkartasun Azoka izanen da bigarrengoz Altsasun. Baratzekobide plazanan izango da 11:00tatik 14:00tara. Txoko anitzaz gozatzeko aukera izanen da bertan: salmenta, gozoak, pintxoak, jolasak, henna, esaerak, Help-NA, hausnarketarako txokoa, Kamishibaia… Egun horretan aterako den dirua Sakanan Anfas-ek duen…
DEIALDIA: SAKANAKO MANKOMUNITATEKO KUDEATZAILEA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ORDEZKATZEKO
Dokumentazioa aurkezteko epea maiatzaren 11an bukatuko da. Ikusi OINARRIAK HEMEN.