Euskararen eremua txikia da, baina asko aldatzen da barruti horretan: Gipuzkoatik Zuberoara edo Lapurditik Bizkaira bada aldea. Baina, hala eta guztiz ere, ez zaigu sekula bururatu xehetasun horiek euskara batuan erabiltzea, leku eta zeregin guztietan euskara batu bera erabili ohi dugu.
Aldiz, egokiago litzateke Euskal herriko eremu bakoitzean, bertako hiztunei zuzendutako ahozko eta izkribuzko jardunetan, bertako hitzak, esapideak eta bereizgarri fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak kontuan hartzea. Herri edo eskualde jakin bateko eskola, administrazio erakunde, hedabide, eta era guztietako ohar, mezu eta iragarkietan hiztunen gertuko hizkera erabiltzea litzateke zentzuzkoena.
Sakanako batuari begira, badira kontuan hartu eta erabili behar diren ezaugarri batzuk.
Koldo Zuazo.
- Nori zuzendua dago formazio-saioa? Irakasleei, hezitzaileei eta interesa duen edonori.
- Zein da ikastaroaren helburu nagusia? Hizkuntzaren gaineko gogoeta egitea.
- Edukia? “Tokiko batuak” edo “estandar lokalak”. Sakanako batuaren ezaugarriak: fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoa.
- Noiz eta non izanen da? Ilbeltza edo urtarrilaren 24an eta 31n, asteazkenean, 15:00etatik 16:30era, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan, Lakuntzan.
- Nork emanen du? Koldo Zuazo hizkuntzalariak (Euskal Filologian doktorea).
- Prezioa: Doan.
- Izen-ematea: Ilbeltzaren 17rako (eguerdiko 12:00ak) Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464 840 edo euskara2@sakana-mank.eus).
- Antolatzailea: Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua.