Sinatzaileak David Oroz Alonso, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, eta Josu Reparaz Leitza, Nafarroa Oinez fundazioko idazkaria, izan dira.
Hitzarmen honi jarraiki, jarduera hauek antolatuko dira:
Eman arnasa (gureari) jardunaldia, bi mahai-inguru hartuko dituena, Eman arnasa euskarari euskararen erabilerari buruzkoa batetik eta Eman arnasa D ereduari euskal hezkuntzari buruzkoa bestetik. Horretaz gain, eta Euskaltzaindiak Andra Mari ikastolara eginen duen bisita aintzat hartuz, gurasoei zuzendutako hitzaldia antolatuko da, haurren irakurzaletasuna bulkatzeko helburua izanen duena, Dorleta Kortazarren eskutik.
Sakanako Mankomunitateak 5.000,00 euro jarriko ditu hitzarmen hau gauzatzeko.