Altsasuko Otai eremuan kokatzen den garbigunea zabaldu du Sakanako Mankomunitateak. Bertan, etxeko hondakin bereziak kudeatzeko aukera izango dute sakandarrek.
Hondakin bereziak bilketa kamioi batek har ez ditzakeen hondakinak dira, bai arriskutsuak direlako, bai kamioiaren mekanismoa hautsi dezaketelako, edota legez debekatuta dagoelako.
Garbigune finko honekin Sakanako Mankomunitateak gaur egun kudeatzen duen Garbigune Sarea, Arbizun kokatzen den garbigune finkoak eta garbigune mugikorrak osatutakoa, haunditu eginen da.
Garbigune hau Sakanak Nafarroan gehien birziklatzen duen mankomunitatea izaten jarraitzeko tresna berria izanen da, eta aldi berean azken urteotan Pilotajauku inguruan sortu den legez kanpoko hondakin isurketa guneari konponbidea emateko aukera eskainiko du.
Irekiera ordutegia astelehenetik ostiralera da, 09:00etatik 14:30etara. Bertan Mankomunitateko langile bat izanen da hondakin mota desberdinak non utzi ahal diren azaltzeko. Garbigunera, kotxearekin edota oinez joan daiteke.
Garbigunean ez da hondakin berezi industrialik onartuko, hauek kudeatzaile pribatu baten bitartez kudeatu beharreko hondakinak bait dira.
Garbiguneen inguruko edozein galdera izanez gero, deitu 900 730 450 doako telefonora edo idatzi info@sakana-mank.eus posta elektronikora.