Sakanan urrats handiak eman dira eta ematen ari dira hizkuntza normalizazioan. Esparru sozio-ekonomikoan, ordea, oro har, txikia daeuskararen erabilera. Horregatik, hain zuzen, beharrezkoa da euskara lan mundura hedatzea, heldu askok bertan ematen baitute beren denboraren zati handi bat.
Sakana eskualde euskalduna da. Gainera, euskal hezkuntzari esker hein handi batean, gero eta gehiago dira euskal hiztunak, haur eta gazteak bereziki. Gure erronka orain arte nahikoa erdalduna izan den eremua ere euskalduntzea da: lan mundua.
Lan mundua ez da modu naturalean euskaldunduko. Esku-hartze planifikatua eta eragile guztien parte-hartzea eta elkarlana behar dira. Helburu horrekin bat egin dugu Sakanako Mankomunitateak eta Sakanako lan munduko eragileek:
- Sakanako Garapen Agentzia
- Cederna-Garalur
- Sakanako Enpresarien Elkartea
- Sakanako Merkatarien Elkartea
- Belardi
Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek ere babesa eskaini diote ekimenari.
ESKULIBURUA
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ENPRESETAN EUSKARA TXERTATZEKO ESKULIBURUA prestatu du lan munduko eragileei laguntzeko helburuarekin. Bertan, enpresetan euskararen presentzia handitzeko aholkuak ematen dira eta baliabideak eskaintzen dira. Eskuliburua Sakanako enpresetara bidaliko da.
Enpresen euskara txertatzeko eskuliburuak zenbait atal ditu. Hemen duzue laburpen bat:
- Euskarak lan mundua bereganatzeren garrantziaz: Euskararen erabilera txikia da esparru sozio-ekonomikoan. Lan munduan eragin behar da beste esparru batzuetan egindako lana (hezkuntzan, administrazioan, hedabideetan…) egindako lana finkatzeko. Horretarako, esku-hartzea planifikatua behar da. Sakanan era guztietako enpresei euskararen aldeko urratsak emateko proposamena egiten die.
- Euskara planen zabalkundea: Lan mundua euskalduntzeko lehen euskara planak 90eko hamarkadan egin ziren. Azken urtetan dinamika hori ugaldu da eta zenbait enpresa aholkulari daude. Eskuliburuan kontaktuak daude.
- Euskara enpresan txertatzeko arrazoiak: Euskara balio erantsia du lantokiarendako. Zenbait arrazoi ematen dira: merkatu berriak, kalitatea, elementu bereizgarria, kohesioa, aitzindaritza, gizartearekin bat egitea, gizarte erantzukizuna
- Nola txertatu euskara enpresan: Lantokietan, egoera soziolinguistikoa edozein izanda ere, euskararen erabilera sustatzeko neurriak hartu daitezke bai idatzizko komunikazioan, bai ahozko komunikazioan. Euskaldundu daitezkeen atalak zerrendatzen dira. Urratsak progresiboki emanen dira. Modu planifikatu eta eraginkorrean egiteko, lagungarria izanen da aholkularitza enpresa kontratatzea.
- Sakanako Mankomunitateak eskaintzen duen laguntza: Itzulpen Zerbitzua, Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntza(ostalaritza, establezimendu komertzial eta elkarteei), euskara ikasleendako diru-laguntzak eta Dendari eta ostalariendako baliabideak (kartelak eta bestelako euskarriak…).
Gainera, lehen esan bezala, Nafarroako mendialdeko euskaraz zerbitzuekin batera eskuliburuaren bertsio digitala prestatu da. Bertsio horretan Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzen berri ere ematen da.
EUSKARABIDEAREAN DIRU LAGUNTZA
Euskararen erabilera lantoki pribatuetan sustatzeko dirulaguntza ematen du Nafarroako Gobernuak. Euskarabideak egiten du deialdia eta urte hasieran argitaratzen da.
Kopurua: 222.000 euro.
Modalitateak:
- modalitatea: lehen euskara plana egitea 2022an. 34.000 euro.
- modalitatea: Euskara Planaren kudeaketa 2021ean, aurretik egindako Euskara Planari lotuta, 166.000 euro.
- modalitatea: ekintza edo jarduera zehatzak, euskara plan bati lotu gabe. 10.000 euro.
- modalitatea: Hauetara bideratutako inbertsioak. 12.000 euro.
- Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko edo/eta zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea.
- Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
- Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.
- Webguneak eta software aplikazioak euskaraz sortzeko inbertsioak, xedea dutenak komunikazioaren teknologietan euskara sustatu edo zabaltzea.