Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako mintzakidek antolatutako lehiaketa: Zein da Sakanako zure txokorik politena edo gustukoen duzuna?

Sakanako Mintzakidek Sakanako tokirik polit edo atseginena aukeratzeko lehiaketa antolatu du Mintzakidek. Lehiaketan parte hartzeko ez da behar Mintzakideko kide izatea; euskaraz hitz egiteko gai den edozeinek parte hartu dezake.

Parte-hartzea erraza da:

  1. Gogoko leku horretara joan eta bideo labur bat grabatu edo, nahiago izanez gero, argazkia atera eta audio grabatu, lekua zergatik duzun atsegin
  2. Bideoa edo argazkia eta audioa 600 482 024 telefonora bidali whatsappez.
  3. Baldintza bakarra euskaraz izatea da.

Parte-hartzaileen artean Mintzakideren material kutxa eder bat zozketatuko da.

Zer da Mintzakide?

Mintzakideak euskaraz hitz egiteko elkartzen diren talde txikiak dira. Bi hizlari mota elkartzen dira: euskara hobetu nahi dutenak eta ongi egiten dutenak. Astean behin, ordu batez elkartzen dira, euskara hobetu edota erabilera handitzeko helburuarekin. Talde bakoitzak erabakitzen du noiz eta non. Ez da ezer ordaindu behar.

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatzen du eta AEK-k dinamizatzen du.

 

Harremanetarako:

600 482 024 telefono zenbakia, sakana_mintza@aek.eus e-posta helbidea edo Sakanako Mintzakideak Facebook-eko profila, AEKren Itsasi euskaltegia (Altsasu, Gartzia Ximenez 43, 948 468 258) edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua (948 464 840).

 

Antolatzaileak:

Sakanako Mintzakide

AEKren Itsasi euskaltegia

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua

 

Laguntzaileak:

Aizpea

Guaixe

Pikuxar