Otsailaren 19an, PILOTA BULTZATZEKO SAKANAKO PROIEKTUA aurkeztu zen, Sakanako Mankomunitatean, Lakuntzan.
Nafarroako Euskal Pilota federazioak egindako proiektua, Sakanako Mankomunitatea eta Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Ziordiako Udalen laguntzarekin.
Sakanako Pilota taldeekin elkartu eta bilerak burutu ondoren, arazoak aztertu eta ideia berriak mahairatu ziren, eskualdean ohituraz oso garrantzitsua den pilota bultzatzeko eta sendotzeko. Ideia nagusiak ikastetxeetan promozioa, monitoreen formakuntza eta beraien taldeetan maila bereko pilotarien taldea osatzeko arazoak dituzten pilotariak bertako monitore formatuekin entrenatzeko elkartzea, dira. Baita ere, Gure Pilotako nesken taldea lagundu eta bultzatu nahi da, nesken pilota sendotzeko eskualdean.
Sakanako pilota taldeak: Pilotajauku (Altsasu), Aldabide (Arbizu), Gure Pilota (Etxarri Aranatz), Irurtzun eta Sutegi (Olazti).
Amaia Gerrikagoitia Uriartek (Sakanako Mankomunitateko kirol teknikariak) eta Iñaki Esainek (Nafarroako pilota federazioko ordezkaria eta proietuaren arduradunak) aurkeztu zuten proiektua.
Burutuko diren ekintzak:
- 6 pilorariko taldeak osatu esku pilota edo emakumezkoen palan entrenatzeko astero edo hamabostero.
- Monitoreak formatu.
- Eskualdeko neska mutilei aukera eman nahi duten modalitatean hasteko, beti ere gutxieneko partaidetzarekin.
Otsailean aurrera eramango diren ekintzak:
- Monitoreak prestatu ateratzen diren taldeen entrenamentuak planifikatzeko. Horrez gain, parte hartuko duten taldeen entrenamentuetara joango dira, pilotariak ezagutzeko eta hobe prestatzeko bere lana.
Martxotik ekainera:
- Asteartean, Etxarri Aranatzen entrenatuko dute, bi taldeK eskuz, gazteak eta 22 urtez azpikoak, Mattin Ezkurdia eta Adur Lasarekin.
- Ostenuean, Bakaikun, bi talde eskuz, kimuak, haurrak eta kadeteak. Adur Lasarekin.
- Astelehenean, Ziordian entrenatuko dute, 2 taldek (neskak), paleta argentinarra, kimu, haur, kadete eta gazteak, Asier Galartzarekin. Gainera nahi duenak Lekunberrira joan ahal izango du trinketean jolastera, baita Asier Galartzarekin.