Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako Plan Estrategikoaren akordioa sinatu da Gobernuarekin

Nafarroako Gobernuak 250.000 euro jarriko ditu Sakana 2020 Plan Estrategikoa laguntzeko

karrusela AKORDIOA SAKANA PLAN ESTRATEGIKOA

Ayerdi Nafarroako lehendakariordeak, eta Karasatorre, Mankomunitateko lehendakariak 2016an zehar eskualdeko aktibitate ekonomikoa sustatzen laguntzeko akordioa sinatu dute gaur goizean lakuntzan. Honen bidez, Nafarroako Gobernuak 250.000 euroko laguntza eskainiko dio Sakana2020 Plan Estrategikoari.

Konkretuki, diru-laguntza honek 58 ekintza abian jarriko ditu 2016. urtean. Ekintza hauek ekonomiaren lau lan sektoretan banatzen dira: industria, energia, turismoa eta elikadura. Akordioak dirutan kontatzen ez den Gobernuaren laguntzarako konpromisoa ere badakar bere gain, horretarako, lankidetza mekanismoak sortu dira.

Modu honetan, eskualdeko agente sozioekonomikoek sustatutako enpresa aktibitateen errekuperazioan eta enplegu sorreran parte-hartzen du Gobernuak. Izan ere, eskualdean beharrezko ikusten diren ekimenek instituzio lokalek dituzten errekurtso finantziero eta pertsona errekurtsoak gainditzen ditu.

Ayerdi lehendakariordeak nabarmendu nahi izan du Sakanako toki agenteek 2011 urtea ezkero egin duten lan bikaina: toki administrazioa, alderdiek, enpresariek, sindikatuek, etab. Garai harretan langabezia tasa %7tik %26ra pasa zen  hamar urteren buruan, Nafarroako media baino askoz altuagoa izan zelarik. “Plan hau inplikazio askoren fruitua da, lan eta esfortzu handiak ditu atzean. Garaipen kolektibo bat da”.

Bere aldetik Aitor Karasatorrek adierazi duenez, hitzarmena sinatzean garai berri bat hasten da Sakanaren estrategian. Nafarroako Gobernuak Sakanako Krisi Mahaiak ezarritako ibilbideari laguntzeko egin duen esfortzua eta disposizioa eskertu ditu baina gogorarazi du ibilbide luzea gelditzen dela egoerari buelta eman ahal izateko.