Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

UEUko ikastaroak egin dituztenentzako diru laguntzak

UEU-ko ikastaroak egin dituztenentzako diru laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 2ra artekoa izanen da. Eskaera orria.

UEU-KO IKASTAROAK EGIN DITUZTENENDAKO DIRU-LAGUNTZAK: OINARRIAK

1. Oinarrien xedea. Oinarri hauen xedea da UEUko ikastaroak egin dituzten Sakanako herritarrei diru-laguntza emateko modua arautzea.

2. Diru-laguntzaren gaiak. Diruz lagunduko da 2016an egindako UEUko ikastaroen matrikula. Ez dira diru lagunduko ez egoitza ez eta kilometrajea ere. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa. Objektu honetarako, guztira, 500,00 euro erabiliko dira, Euskera Zerbitzuko 2016ko ekitaldiko aurrekontuetako 4 3350 4820001 (UEUko ikastaroetarako diru-laguntzak) kontu-sailean jasotako kredituaren kontura. Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.

Diru-laguntzek deialdiari esleitu zaion diru-kopurua baino gehiago jotzen badute, aurrekontuetan gehienez ere aurreikusi den diru-esleipena behar den epean eta behar den moduan aurkezten diren eskaeren artean zatituko da, deialdiko baldintzak betetzen dituztenen artean betiere.

Dena den, diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 200 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko.

4. Deialdiaren publizitatea. Deialdi hau aditzera emateko, prentsa oharra bidaliko da hedabideetara. Horretaz gain, deialdiaren testu osoa Sakanako Mankomunitateko webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5. Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 2ra bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.

6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Honako dokumentazioa aurkeztu beharko da Sakanako Mankomunitateko erregistroan:

a) Eskabide ofiziala beteta.

b) Eskatzailearen nortasun agiriaren kopia.

c) Erroldatze ziurtagiria.

d) UEUk eginiko asistentzia ziurtagiria.

e) Matrikularen ordainagiria.

f) Kilometrajearen agiria edo garraio-txartelak (ikasle zein langabetuendako).

g) Aitorpena, objektu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azkenengo kasu horretan, erantsiko da kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia.

Hori dena zuzenean edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak aurreikusitako beste prozeduraren bat erabiliz egin ahal izango da. Hona helbidea:

Sakanako Mankomunitatea

Uriz 32

31830 Lakuntza

948 464840

euskara1@sakana-mank.eus

7. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak, baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko direlarik:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80an parte hartu duela frogatzea.

b) Sakanan erroldatuta egotea.

c) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea (Mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).

8. Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea. Aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten bada, hamar egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Sakanako Mankomunitateko lehendakariak horretarako ebazpena egingo du.

9. Ebazpena. Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Sakanako Mankomunitateko lehendakariak emango du Euskera Batzordearen irizpena aintzat hartuz, hamabost eguneko epean. Ebazpen hori interesdun guztiei jakinaraziko zaie. Esleipen ebazpenean nori eman zaion diru-laguntza zehaztu behar da, eta berariaz adierazi behar da gainerako eskaerak ezetsi direla. Era berean, ebazpenak adierazi beharko ditu haren aurka jotzeko dauden errekurtso bideak, zein organoren aurrean aurkeztu behar diren eta zein epe dagoen hori egiteko, beste edozein errekurtso bide erabiltzeko eskubidea baztertu gabe.

Ebazpena eman eta ordaintzeko epea lau hilabetekoa da, gehienez ere. Diru-laguntza eman eta ordainketa agintzeko ebazpena emateko epea 2016ko urtarrilaren 30ean amaituko da.Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskaera ezetsitzat jotzen ahalko da.

10. Diru-laguntzaren ordainketa. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira: banku transferentzia eginen da eskatzaileek adierazitako kontu korrontearen zenbakian.

Onuradunen bati esleitutako laguntzaren zenbatekoa murrizten bada dokumentazio osoa ez aurkezteagatik, ez justifikatzeagatik edo epeak edo deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik, soberakina gainerako onuradunen artean proportzionalki banatzen ahalko da.

11. Bateragarritasuna. Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk objektu berberaz emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

12. Diru-laguntzen itzulketa. Diru-laguntza zati bat edo osoa edo itzuli beharko da ondotik azaltzen direnak gertatzen direnean:

a) Diru-laguntza eskuratzea horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe.

b) Eskatzen diren agiriak ez aurkeztea horretarako ezarritako epean.

c) Objektu bera duten eta bateraezinak diren diru-laguntzak aldi berean jasotzea.

d) Nahitaez onartu behar diren egiaztapenak ez onartzea edo oztopatzea.

13. Arau-hauste eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru-laguntzen
Arautegi Orokorrak aginduko dute.

14. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Eskatzaileek ematen dituzten datuak Sakanako Mankomunitateak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Betiere helburua izango da diru-laguntzen deialdi hau eta horrekin zerikusia duen beste edozein administrazio espediente kudeatzea. Fitxategi horren arduraduna Sakanako Mankomunitateko Euskera Zerbitzua izango da, eta sartu, zuzendu, ezereztu eta aurka egiteko eskubideak Sakanako Mankomunitatea duen jendearendako harrera bulegoan (Lakuntzan, Uriz 32) egikaritu ahal izango dira.

15. Ordezko arauak. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea aplikatuko dira.

16. Errekurtsoak. Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hel egiten den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hel egiten den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Hel egiten den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.