Argazkiaren egilea Josh Applegate
Bi hitzaldi eskainiko dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, haurren eta gazteen euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko. Hitzaldi-lantegi formatua dute jarduerek eta gurasoei, irakasleei, hezitzaileei, zaintzaileei eta bitartekariei edo haur eta gazte literatura gustuko dutenei zuzendua daude.
Lehenengoa, otsailaren 15ean, 17:00etatik, 19:00etara euskaraz izango da Urdiaingo auzoan. Hizlaria Galtzagorri elkarteko Intza Alkain izango da.
Bigarrena, otsailaren 17an, 17:00etatik, 19:00etara gazteleraz Etxarrengo (Arakil) elkartean. Hizlaria Galtzagorri elkarteko Saroa Bikandi izango da.
Lantegian parte-hartzeko izena eman beharko da euskara1@sakana-mank.eus helbidean
Antolatzaileak:
Urdiaingo eta Arakilgo Udalak, Galtzagorri elkartea, Sakanako Mankomunitatea eta Liburuen Eguteran elkartea