Euskaraldia hastera doa. Azaroaren 18an abiatu eta abenduaren 2ra arte iraungo du ariketa sozial erraldoiak. Dagoeneko sakandar askok eman dute izena. Zuk ere Belarriprest edo Ahobizi izan nahi baduzu, izena eman dezakezu Euskaraldia hasi arte.
Aurten, aurreko edizioren baten izena eman zutenek ez dituzte datu guztiak berriro eman beharko, parte-hartzea berrestearekin nahiko izango dute izenematea.euskaraldia.eus webgunearen bidez.
Txapen banaketari ere ekin zaio. Zure herrian non banatzen dituzten ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.
Bestade, Sakanako herri askotan Euskaraldiari hasiera emateko festa ugari eginen dira. Beraz, adi zuen herriko batzordearen deialdiari.
Animatu: jantzi txapa eta parte hartu Euskaraldian.
HITZEZ EKITEKO GARAIA da!
GIF-a
http://euskaraldia.eus/wp-content/uploads/2022/09/izen-ematea-1.gif