Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EUSKARARA HURBILTZEKO IKASTAROA

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kultur arteko Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak Euskarara hurbiltzeko ikastaroa antolatu dute. 60 orduko oinarrizko ikastaroak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera emanen die ikasleei.

Ikastaroa bereziki antolatuta dago azken urtetan Sakanara bizitzera etorri diren herritarrendako eta, beraz, haiek izanen dute lehentasuna.

Euskarazko oinarrizko ikastaroari buruzko informazioa:
Noiz?

Urriaren 30etik otsailaren 28ra (60 ordu).

Egunak?

Asteazkena eta ostirala, 9:15-11:15 (moldagarria).

Non? 

Irurtzunen.

Norendako?
Lehentasuna izanen dute azken urtetan Sakanara etorri diren herritarrek.

Helburua? 

Euskararen eta euskal kulturaren oinarrizko ezagutza lortzea.

Prezioa? 

5 euro. Gutxienez %80ko asistentziarekin matrikula itzuliko da.

Izen-ematea:
Urriaren 21era arte Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

Informazio gehiago:
euskara2@sakana-mank.eus edo gizarteratze2@ssbirurtzun.eus
Tel. 948 464840 edo 948 600 694

Plaza mugatuak.
Izen-emate ordenaren arabera beteko dira.

Laguntzaileak:
Irurtzungo Udala
Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
Nafarroako Gobernua