Sakanako karriketan 2016 urtean erabili den euskararen kale neurketa egiteko, 4.583 elkarrizketa entzun dira eta guztira 13.723 pertsonak parte hartu dute elkarrizketa horietan. Eskualdeko datu orokorrak ateratzeko, herriz herriko neurketetan jasotako emaitzak hartatu dira, herri bakoitzak Sakanan duen pisu demografikoa kontuan izanda.