Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EUSKARAZKO IKASTARO TEKNIKOAK EDO HIZKUNTZA MINORIZATUEI BURUZKOAK EGIN DITUZTENEK ABENDUAREN 31RA ARTE DUTE DIRULAGUNTZA ESKATZEKO EPEA

Dirulaguntzaren gaiak. Diruz lagunduko dira 2022an egindako ikastaroen matrikulak honako bi kasu hauetan:

a) Edozein gairi buruz euskaraz egindakoak.

b) Euskararen edota hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikarekin zerikusia dutenak.

Ez dira diruz lagunduko ez egoitza ez eta kilometrajea ere. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa. Dirulaguntzen onuradunek ezin izanen dute 200,00 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da. Epe hori luzaezina izanen da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa. Honako dokumentazioa aurkeztu beharko da Sakanako Mankomunitateko bulegoetako erregistro orokorrean edo erregistro elektronikoaren bidez:

a) Eskabide ofiziala beteta.

b) Eskatzailearen nortasun-agiriaren kopia.

c) Erroldatze-ziurtagiria.

d) Asistentzia-ziurtagiria.

e) Matrikularen ordainagiria.

f) Aitorpena, helburu honetarako administrazio publikoei edo entitate pribatuei eskatutako edo haiek emandako dirulaguntza guztiena. Adierazi beharko da eskaerak ebazteke edo ebatzita dauden; azken kasu horretan, kontzesioari buruzko ebazpenaren kopia erantsiko da.

Hona zer helbidetan aurkeztu behar den dokumentazioa:

Sakanako Mankomunitatea

Uriz 32

31830 Lakuntza

Edo:

https://sedeelectronica.sakana-mank.com/eu/tramites/registro-electronico/

Ez dira posta elektroniko bidez jasotako eskabideak aintzat hartuko.

Deialdiaren inguruko zalantza edo esatekoren bat izanez gero, Sakanako Mankomunitateko bulegoetara jo, edo euskara1@sakana-mank.eus helbidera idatzi edo 948 464840 telefonora deitu.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte dirulaguntzak, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko direlarik baldintzak:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren % 80an parte hartu duela frogatzea.

b) Sakanan erroldatuta egotea.

c) Sakanako Mankomunitatearekiko zerga-betebeharrak ordainduta izatea (Mankomunitateak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko).