Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ezagutu “Naturanitzean gozatzen” programa berria

 

Naturaz gozatu nahi duzu pertsona anitzen artean? Ziur zure gustuko plana aurkituko duzula Mankomunitateko kirol zerbitzuak eta Anitzartean, aniztasun zerbitzuak elkarlanean antolatu duten eskaintza honetan. Momentu ezin hobea da naturan ariketa eginez gozatzeko, kirol-praktika berriak ikasteko, natura maitatzeko modu anitzak ezagutzeko eta lagun berriak egiteko; horiek guztiak Sakanako txoko ederretan barrena.

Ikusi hemen egitaraua euskaraz PDFan

Ikusi hemen egitaraua frantsesez eta arabieraz PDFan

Ikusi hemen egitaraua gazteleraz eta ingeleraz PDFan

 

Urtarrilak 24 Ipar Martxa Uharte Arakilen zehar
10:00etan
Ipar Martxaren teknikaren ikastaro labur bat eta 3 orduko ibilbidea
12 urtetik aurrera
Makilik ez baduzu, utziko dizkizugu
Prezioa: 15 € (12-25 urte bitartekoak edo 65 urte baino gehiagokoak: 10 €)
Euskaraz izango da, eta norbaitek ez badu ulertzen erdararaz azalduko zaio.

Otsailak 14 Ipar Martxa Ergoienan zehar
10:00etan
Ipar Martxaren teknikaren ikastaro labur bat eta 3 orduko ibilbidea
12 urtetik aurrera
Makilik ez baduzu, utziko dizkizugu
Prezioa: 15 € (12-25 urte bitartekoak edo 65 urte baino gehiagokoak: 10 €)
Euskaraz izango da, eta norbaitek ez badu ulertzen erdaraz azalduko zaio.

Martxoak 14 Martxa Morea. Batueko eta Belengo iturriak
Ekarri zerbait morea jantzita
10:00etan
Ipar Martxaren teknikaren ikastaro labur bat eta 3 orduko ibilbidea
12 urtetik aurrera
Makilik ez baduzu, utziko dizkizugu
Prezioa: 15 € (12-25 urte bitartekoak edo 65 urte baino gehiagokoak: 10 €)
Euskaraz izango da, eta norbaitek ez badu ulertzen erderaz azalduko zaio.

Martxoak 28. Mendi ibilaldia familia artean. Trikuharriak eta euskal mitologia ezagutuko dugu.
Aralar. 3-4 orduko iraupena. Zailtasuna: Erreza.
Euskaraz.
10:00etan.
Prezioa: 10 € (12-25 urte bitartekoak edo 65 urte baino gehiagokoak: 5 €.
Familia 20 € / Guraso bakarreko familia15 €).

Apirilak 25. Mendi ibilaldia familian. Artzainen bizimodua ezagutuko dugu.
Alli edo Sarabe. 3-4 orduko iraupena. Zailtasuna: Erreza.
Euskaraz nagusiki, ulertzen ez duenari, itzuliko zaio.
10:00etan.
Prezioa: 10 € (12-25 urte bitartekoak edo 65 urte baino gehiagokoak: 5 €.
Familia 20 € / Guraso bakarreko familia15 €).

Maiatzak 16. Orientazioa proba Urbasan. Mapen eta iparrorratzen erabilera ikasteko.
Mendian ibiltzera ohituta dauden pertsonei zuzendua dago.
Zailtasun txikia. 12 km. 4-5 ordu
Euskaraz nagusiki, ulertzen ez duenari, itzuliko zaio.
9:00etan
Prezioa: 20 € (12-25 urte bitartekoak edo 65 urte baino gehiagokoak: 15 €)

Ekainak 6, Naturaren hizkuntza ikusi eta ezagutu.  
Oinutsik, zapatarik gabe, Sakanako hariztian. Zer izkutatzen dute ibaiko harriek?
Naturaren hizkuntza ikasi eta ezagutzea. Nola sortu babesleku bat basoan, nola bereizi animalien aztarnak, nola orientatu naturan. Lorategi erraldoia, haritzez eta txoriz betea. Eroritako haritza edo esploratzeko bidezidorra. Piztu zentzumenak eta irudimena!
8-12 urte artekoentzat eta adin hauetako seme-alabak dituzten helduentzat.
Ibilbide egokitua: Umeen aulkitxoekin joateko modukoa
Euskaraz nagusiki, ulertzen ez duenari, itzuliko zaio.
10:00etan.
Prezioa: 10 € (12-25 urte bitartekoak edo 65 urte baino gehiagokoak: 5 €.
Familia 20 € / Guraso bakarreko familia15 €).Ekainak 26/27.

Ekainak 26-27, Lo egitera mendira.
Biziraupen tailerra. 16-18 urte bitartekoei. Prezioa 25 euro. Ekainaren 26ko
15:00etatik 27ko 13:00etara.

Derrigorrezkoa da izena ematea, leku mugatuak daude (gutxienez 6 eta gehienez 12).

Lekuak izena eman bezala beteko dira.Izen emate epea: Jardueraren aurreko asteazkena.

Segurtasun neurriak kontuan izan eta bermatuko dira.

Aniztasun funtzionala duzuen pertsonak ere parte hartzea nahi dugu. Deitu eta aukera onenak aztertuko ditugu.

Izen emateak:

948464866 kirolak@sakana-mank.eus eta anitzartean@sakana-mank.eus

 

 

Oharra: Elurraren egoera ona denean, erraketekin ibilbidea antolatuko dugu.

Antolatzailea: Sakana Mank
Laguntzailea: Eduka Natura