Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GUTUNAK BIRRAMAMARI. LANTEGIA FAMILIAN

Ekainaren 7an, ostiralarekin
18:00etatik 20:00etara
Ziordiko liburutegian

NORK ESKAINIKO DU?
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria liburuaren egile eta literatur dinamizatzaileak.

NORENDAKO DA?
LH3tik gorako ume eta gurasoendako.
Izen-emateak Euskara Zerbitzuan euskara1@sakana-mank.eus edo Ziordiko liburutegian ziordialib@gmail.com
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Tokiak mugatuak izanen dira. Familia bakoitzetik hiru lagun gehienez onartuko dira. Guraso belarriprestak ongi etorriak izanen dira. Bertaratuek liburua jasoko dute opari.

HELBURUAK
Gutunak birramamari liburua bitarteko delarik, bizitzaren oinarrizko gaiez mintzatzea eta idaztea familian, besteak beste, jaiotzaz, bizitzaz eta heriotzaz.

ANTOLATZAILEAK
Ziordiko liburutegia, Sakanako mankomunitatea eta Nafarroako Gobernua