Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HEZITZAILEAK ASKO EGIN DEZAKE

Aisialdia esparru estrategikoa da euskararen erabilera sustatzeko eta hiztun berrien ikaste prozesua azkartzeko. Aisialdiko jardueretan komunikazioa oso garrantzitsua da taldean egiten direlako, hortaz, primerakoak dira euskara lantzeko, modu atsegin batean lantzen baita hizkuntza. Gainera, aisialdiko jardueretan euskaraz aritzen direnek ikasgelan lantzen ez den hizkera lantzen dute: hizkera informala.

Hezitzaileak zer egin dezake? Hezitzaileak zareten heinean, euskara zuen ardura ere bada. Baina, jakina, euskararen erabilera behar bezala sustatzeko baliabideak eta tresnak behar dira. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak HEZITZAILEAK ASKO EGIN DEZAKE tailerra antolatu du hezitzaileei estrategiak erakusteko.

 

HEZITZAILEAK ASKO EGIN DEZAKE
AISIALDIAN ETA KIROLEAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO BALIABIDEAK LANTZEKO TAILERRA

 

Hartzaileak

Aisialdiko jardueretan lan egiten duten hezitzaileak (irakasleak, kirol hezitzaileak, aisialdiko begiraleak, gaztetxokoko hezitzaileak, antzerki irakasleak, jangelako langileak…).

Helburua

Hezitzaileei euskararen erabilera modu planifikatuan eta sistematikoan lantzeko metodo bat proposatzea, eta lan hori egiteko estrategia eta tresna zehatzak eskaintzea. 

Edukia

Taldeen hizkuntza-errealitatea, errealitate horietarako helburuak eta hizkuntza-helburuak lantzeko estrategiak… Jolas eta dinamiken bidez estrategiak frogatuko dira.

Irakaslea

Ttakun kultur elkarteko hezitzailea.

Iraupena

4 ordu.

Noiz

Irailak 24an, 9:30etik 14:00etara (tartean ordu erdiko atsedenaldia).

Non

Lakuntzan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.

EMAN IZENA EUSKARA ZERBITZUAN! Epea: irailak 20an, 12:00etan.