Konposta egitea gai organikoari bizi berri bat emateko aukera da. Sakanan, atez ateko bilketa ezartzearekin batera, konposta egiteko bi modu hedatu ditugu. Nahi duenak bere etxeko baratzean edo lorategian egiten du konposta. Bestalde, auzokonposta guneak ireki dira sistema ezarria dagoen herrietako auzo guztietan. Hemen, bizilagun taldeek egiten dute konposta auzolanean, Mankomunitateko teknikarien laguntzarekin.