Sakanako Mankomunitateak hiri hondakinak biltzeko eskumena du, hau da, etxeko hondakinak eta etxeko hondakinekin pareka daitezkeen dendetako eta industrietako hondakinak; beraz, mankomunitateak ez du hondakin industrialak biltzeko ahalmenik.
Mankomunitateak 240 litroko, 360 litroko eta 1000 litroko edukiontziak ere eskaintzen ditu frakzio bakoitzarentzako, eta enpresak bilketa egunean bakarrik atera ahal ditu kalera.
Bilketa egutegia honakoa da:
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
Plastiko gardena (Lakuntza-Irurtzun) |
Ontzi arinak | Papera eta kartoia | Errefusa | Papera eta kartoia estra |
Plastiko gardena (Ziordia-Arbizu) |
Organikoa |
Papera eta kartoiaren ostiraletako bilketa eta plastiko gardenaren bilketa eskaerapean dira. Eskaera egiteko, jarri kontaktuan hondakin zerbitzuarekin.
Industria-hondakinen kudeatzaileei buruzko informazio gehiago klikatu hemen.