Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Emausko Trapuketariak

Emausko Trapuketariek etxez etxe biltzen dituzte objektuak (tamaina handiko etxetresna elektrikoak, altzariak, jostailuak, arropa…). Sakanara hiru egunetan etortzen dira, astelehen, asteazken eta ostiraletan, hain zuzen ere.

Zerbitzua erabiltzeko, Mankomunitatearen bete behean dagoen formularioa edo, bestela,  948 464 867 telefonora hots egin. Bi kasuetan biltzeko dituzun objektuen  zerrenda jakinarazi beharko duzu.

Trapuketariak zurekin harremanetan jarriko dira zure etxetik noiz pasatu daitezkeen adosteko.

Objektuak ez dira kalean edo bide publikoan utzi behar. Trapuketariekin bilketa eguna zehaztua baduzu eta etxean ezin bazara egon, portalean edo portxean utzi dezakezu goiz horretan zehar, beti ere bidea oztopatu gabe.

Emausko Trapuketarien zerbitzua doakoa da eta zure etxetik bertatik jasotzen dituzte objektuak.

Mesedez, ez utzi ezer larrialdiguneetan, edukiontzien ondoan, edota bide publikoan.

 

    Emauseko Traperoak zuen etxera joatea nahi baduzu, bete formulario hau.

    Izen-abizenak(*)

    Telefono zenbakia(*)

    Email(*)

    Herria (*)

    Emauseko traperoek trasteak jaso behar dituzten etxebizitzaren helbidea(*)

    Zer jaso behar da? (Zehazki esan jaso beharrekoa. Esan gabe dauden gauzak ez dituzte jasotzen)(*)

    Bai, lege oharra irakurri eta onartzen dut.

    *Derrigorrezkoa da datu horiek jartzea formularioa bidali ahal izateko.