Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Zurrumurru ez

Aizu! Entzun al duzu … dela? Duela? Direla?
-Benetan? Ene! Ba niri esan didatenez…

Halakorik entzun baduzu, edo entzuten baduzu, jakizu Zurrumurru artean egona zarela.
Itxuraz kalterik gabeko hizkera bat dela dirudiena, ikaragarrizko mina egin dezakeen funtsa zientifikorik gabeko pasartea da zurrumurrua.

Bai, han eta hemen, hark, honek, edo besteak esana, nork hasi duen jakiten ez dena izan ohi da…Eta zergatik ez onartu? Noizbehinka zuk zeuk ere hasitako hariari zer edozer erantsi diozuneko hizkera erraza bezain mingarria delako.
Etorkinekikoa, giza talde anitzen ingurukoa, edozein pertsona zein taldeekikoa izaten da zurrumurrua.

Kontziente gara bolo-bolo dabiltzala zurrumurruak. Horregatik, eta sor ditzaketen kalteak onurak baino gehiago direnez, Immigrazio Zerbitzutik garrantzi handia ematen diogu jarrera-jarduera honi aurre egiteari.

Hasteko, bere sorrera eta funtzionamendua ezagutzea komeni izaten da, ondoren jarrera kritikoa edota autokritikoari jarraiki, hausnarketa serioa egin eta gizaki bakoitzari dagokion duintasunean eragin ezkorrik ez izateko helburuarekin.

Horregatik Zurrumurru-EZ atal hau.
BA AL ZENEKIEN …

Etorkinen inguruko ZURRUMURRU asko eta askok ez dutela oinarri zuzenik? Zurrumurru gehienek bezala. Ikusi www.euskadi.net eta www.alter nativas.org.
Hitzak ez dituela haizeak eramaten? Alderantziz eragin handia dutela bai onerako nola txarrerako? Horregatik, zain itzazu zure hitzak, behin ahotik atera ondoren, ez baitute atzera biderik?

Laguntza soziala jasotzen duten etorkinen kopurua %7koa dela bertako herritarren %46aren aurrean.?

Gizarte zerbitzuetako gasturik handiena etorkinen presentzia txikiena den ataletara bideratzen dela (dependentzia, ezgaitasuna…). %1 soilik, nafarren %19,8aren aurrean?

Etorkinen adinaren bata-bestekoa 19 eta 44 urte bitartean dago estatuan. Eta osasun zerbitzuen erabilera baxuagoa dela bertakoena baino?

Iturriak: INE, Boletín Enfoques, www.euskadi.net

Beraz, ERNE ZURRUMURRUEKIN!