Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

“Ireki ateak mundu berri bati”, euskara ikasleen testigantzak

Gure arteko askok egin dugun bezala, euskara ikasteko urratsa eman duten bost nafarren testigantzak bildu ditugu “Ireki ateak mundu berri bati” bideo bilduman. Gaur lehenengo alea duzue.

Zerk bultzatu zuen euskara ikastera? Nola izan da prozesua? Zein zailtasun izan ditu? Zein erraztasun eta laguntza? Nola aldatu zaio bizitza?

Galdera horien erantzunak izanen ditugu bideo laburren bidez, hemendik aurrera hamabostean behin webgunean eta sare sozialetan argitaratuko ditugunak. Jarrai itzazu euskara ikasleen testigantzak gure sare sozialetan:

Lehenbiziko bideo-pilula honetan Edurne Ayesa Zardoya burlatarra daukagu, eta euskara ikasten hasteko arrazoiez mintzo da. Datozen bideoetan Santiago Ruiz altsasuarra, Erkuden Imaz etxarriarra, Oihane Alonso erripagañarra eta Josu Iriondo beratarra izanen ditugu haien esperientzak kontzatzeko.