Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

JOSKINTZA TAILERRAK

Urrian eta azaroan bost joskintza tailer desberdin eskainiko ditu Sakanako Mankomunitateak. Hondakin Zerbitzuak Erabilirekin elkarlanean prestatutako tailerrak dira.

Edozein tailerretan eman daiteke izena.                                                                          Horretarako info.hondakinak@sakana-mank.eus helbidera idatzi edo 674 144 114 telefonora WhatsApp bat bidali izen-abizenak, tailerraren izena eta kontaktua emanez. Izena emateko epea urriaren 16ra artekoa edo plazak bete artekoa izango da. Tailer bakoitzean gehienez 12 lagun egon daitezke, Estanpazioa familian izan ezik. Tailer hori bikoteka gauzatuko da, eta gehienez 12 bikotek har dezakete parte.

Animatu eta parte hartu!!!