Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak maiatzaren 4an hasita, eta lau asteazkenetan jarraian, ‘Kirol-hezitzailea eta kulturartekotasuna’ ikastaroa eskainiko du. Ikastaroa kirol zein hezkuntza esparruko profesionalentzat zuzendua dago eta apirilaren 29ra arte dago izena emateko aukera.
Ikastaroaren helburua da erantzutea kirol eta hezkuntzan jarduten dute profesionalek askotan dituzte zalantzak: zeintzuk dira kontzeptu gakoak kirol-hezitzailean? Zer hartu behar da kontuan testuinguru kultur anitzetan? Zein irizpide nagusi eduki behar dira kontuan esku-hartzean?
Metodologia parte-hartzaile eta praktikoa erabilita, honako edukiak izango ditu ikastaroak:
- Kirolaren paradigma hezitzaile eta parte-hartzailea: kirola denontzat.
- Kulturarteko paradigma: parte-hartzaile etorkinekin esku-hartzea, kulturarteko konpetentzien garapena, egokitze prozesua, jarrerak, alderdi sozioekonomikoak, estereotipoen eta gatazkaren kudeaketa.
- Esku-hartzearen oinarriak kulturarteko ikuspegitik kirol esparruan.
Ikastaroaren prezioa 225 eurokoa da, eskolak euskaraz izango dira eta Aretxabaletako campusean emango dira maiatzeko lau asteazkenetan (maiatzak 4, 11, 18 eta 25). Aurrez aurreko eskola horiek arratsaldez izango dira, 17:00etatik 21:00etara.
Informazio gehiagorako:
- Amelia Barquín (abarquin@mondragon.edu).
- Izaskun Uribesalgo (iuribesalgo@mondragon.edu).
- Telf.: 943 71 41 57