SAKANAKO KIROL ESKOLENTZAT KILOMETRAJE, MEDIKU ERREBISIO ETA TXAPELKETETAN IZENA EMATEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA. 2022. URTEA
1.- Lehenengoa: Helburua
1.- Deialdi honen helburua Sakanako Kirol eskolei txapelketetan parte hartzeko daukaten kilometraje gastuan eta izen emate gastuan, hala nola dauzkaten mediku errebisioen gastuan laguntzea da. Horretarako Sakanako Mankomunitateak kiroleko aurrekontutik 1500€-ko partida erabiliko du:
Oinarriok arautzen dituzten diru-laguntzak aurrekontu erabilgarriaren araberakoak izanen dira.
2.- Bigarrena: Bete beharreko baldintzak
2.1.- Kirol elkartea Sakanakoa izatea.
2.2.- Jubenil maila arteko kirolariak parte hartzea jarduera horretan (jubenilak barne).
2.3.- Irristaketa, Pala, Pilota, Mendia, Triatloia eta gainerako kirolak. Txirrindularitza, igeriketa eta atletismoa ezik.
2.4. Diru-laguntza 2021eko abenduaren 1etik 2022ko abenduaren 1eraino izandako gastuena izanen da.
2.5. Ez da ordainduko entrenamenduen kilometrajea, ezta Nafar kirol jolasetan parte hartzeko kilometrajea. Txapelketetan parte hartzeko sortzen den kilometrajea ordainduko da.
2.6. Emakumeen presentzia taldean kontuan izango da
3.- Hirugarrena: Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
3.1. Eskaera orria guztiz betea.
3.2. Egutegia- lehiaketak.
3.3. Kilometrajearen taula beteta eta batuketa eginda.
3.4. Izen emate eta mediku gastuak ongi zehaztuak. Zerrendatu. Mankomunitateak aukera izango du fakturak eskatzeko edozein kasutan.
3.5. Emakumeen presentzia taldean
Zehaztu kirolari neska eta mutilen zerrenda
Zehaztu monitore edo entrenatzaile neska eta mutilen zerrenda Zehaztu juntakide neska eta mutilen zerrenda
*Hauetariko daturen bat falta bada, puntu hori ez da kontuan hartua izango diru- laguntza emateko.
3.6. Balantze ekonomikoa (gastu eta sarrerak).
4.- Laugarrena: Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea:
Balorazio batzordeak, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten badu, bost egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.
5.- Bostgarrena: Diru-laguntzak emateko erabiliko den baremoa honako hau izanen da:
%25a Txapelketetan izen ematean eta mediku azterketetan sortutako gastuak ordaintzeko
%60 kilometraje gastuak ordaintzeko.
Aurkeztutako eskaera guztiak kontuan izan ondoren, dagoen diru partida kirol talde bakoitzak edukitako gastuaren arabera banatuko da.
%15 emakumeen presentziaren arabera.
6.- Seigarrena: Balorazio batzordea:
Kirol zerbitzuko teknikariek aztertu eta baloratuko dituzte aurkeztutako eskabideak.
7.- Zazpigarrena: Eskaerak aurkezteko lekua:
Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira:
Sakanako Mankomunitatea
8.- Zortzigarrena: Eskabideak aurkezteko epea:
2022ko abenduaren 12an amaituko da.
9.- Bederatzigarrena: Diru- laguntzaren jakinarazpena:
Sakanako Mankomunitateko lehendakariak dagokion ebazpena egin eta jakinaraziko du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluak eta argitaratutako hurrengoekin bat 2023ko urtarrilaren 31a baino lehen, jasotzailearen zerrenda eta zenbatekoak adieraziz; onartu gabekorik baleude, berauen berri ere bertan emango da zergatiekin batera.
10.- Hamargarrena: Bateragarritasuna:
Deialdi honetako diru- laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gain- finantzaketarik gertatzen ez bada.
11.- Hamaikagarrena: Datuen babesa:
Tratamenduaren arduraduna: Sakanako Mankomunitatea.
Xedea: Kirol Zerbitzuak hiritarrei eskainitako zerbitzuen kudeaketa eta, eskatuz gero, zerbitzuak antolatutako ekimenak eta informazioaren bidalketa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko edota ezabatzeko eskubidea duzu, baita bestelako eskubideak ere, Mankomunitatearen bulegoetara edo info@sakana-mank.eus helbidera joz.
Informazio gehiago: Pribatutasun Politika www.sakana-mank.eus helbidean.
Besteren datuak:
Tramitazioan, hura burutzen ari den pertsonaren aparteko norbaiten datu pertsonalak sartu beharko balira, egin aurretik hirugarren pertsona horri aurreko paragrafoan bildutakoaren berri eman beharko zaio, eta haren berariazko baimena eskatu, hala beharko balitz.
12.- Hamabigarrena: Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira:
- Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari zuzendua. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.
- Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.