SAKANAKO MENDIA, IGERIKETA, TENIS ETA ATLESTISMO TALDEEI DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA. 2022 URTEA
1.- Lehenengoa: Helburua:
1.- Deialdi honen helburua Sakanako Mendi, Igeriketa eta atletismo taldeek dauzkaten gastuetan laguntzea da. Horretarako Sakanako Mankomunitateak kiroleko aurrekontutik honako partida hauek erabiliko ditu:
MENDIA 1000€
IGERIKETA 1300€
TENISA 300€
HAUERREN ATLETISMO ESKOLA 1500€
GAZTEEN ATLETISMO ESKOLA 1500€
GUZTIRA 5600€
Oinarriok arautzen dituzten diru-laguntzak aurrekontu erabilgarriaren araberakoak izanen dira.
1.2.- Deialdi hau Sakanako kirol elkarteek dauzkaten gastuetan laguntzera mugatuko da.
2.- Bigarrena: Bete beharreko baldintzak:
2.1.- Kirol elkartea Sakanakoa izatea.
2.2.- Eskualdeko izaera izatea taldeak.
2.3.- Talde hauei, Sakanako Mankomunitateak, elkarlana eskatu ahal die bere jarduerak antolatzeko.
2.4.- Taldearen jarduera mendia, igeriketa, tenisa edo atletismoa izatea. 2.5.- Emakumeen presentzia taldean kontuan izango da
3.- Hirugarrena: Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
3.1. Eskaera orria guztiz betea.
3.2. Balantze ekonomikoa: gastuak eta sarrerak. Zerrendatu. Mankomunitateak aukera izango du fakturak eskatzeko edozein kasutan.
3.3. Taldearen partaideak, izen abizenak, herria eta jaiotze urtea.
3.4. Taldearen jardueraren memoria labur bat.
3.5. Monitoreen izenak eta entrenamendu egutegiak eta ordutegiak (Baldin badaude).
3.6. Euskara
Monitoreak euskaldunak izatean.
Euskararen erabilpena entrenamenduetan.
Euskararen erabilpena karteletan, eta zabaltzen de bestelako dokumentazioetan
(adibideak gaineratu behar dira). 3.7. Emakumeen presentzia taldean
Zehaztu kirolari neska eta mutilen zerrenda
Zehaztu monitore edo entrenatzaile neska eta mutilen zerrenda Zehaztu juntakide neska eta mutilen zerrenda
4.- Laugarrena: Aurkeztutako eskabidean egindako okerrak zuzentzea:
Balorazio batzordeak, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioan okerrik dagoela edo agiriren bat falta dela ikusten badu, bost egun emango zaizkio eskatzaileari akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko. Epe hori igaro eta akatsa zuzendu edo agiriak osatu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da.
5.- Bostagarrena: Balorazio batzordea:
Kirol Zerbitzuko teknikariek aztertu eta baloratuko dituzte aurkeztutako eskabideak.
6.- Seigarrena: Eskaerak aurkezteko lekua:
Dokumentazioa Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu behar da:
Sakanako Mankomunitatea
Kirol Zerbitzua
Uriz 32
31830 Lakuntza
Telefonoa: 948 464867
E-posta: erregistroa@sakana-mank.eus
7.- Zazpigarrena: Eskabideak aurkezteko epea:
2022ko abenduaren 12an amaituko da.
8.- Zortzigarrena: Diru- laguntzaren jakinarazpena:
Sakanako Mankomunitateko lehendakariak dagokion ebazpena egin eta jakinaraziko du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluak eta argitaratutako hurrengoekin bat 2023ko urtarrilaren 31a baino lehen, jasotzailearen zerrenda eta zenbatekoak adieraziz; onartu gabekorik baleude, berauen berri ere bertan emango da zergatiekin batera.
9.- Bederatzigarrena: Bateragarritasuna:
Deialdi honetako diru- laguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatuk helburu berberaz emandakoekin, betiere gain- finantzaketarik gertatzen ez bada.
10.- Hamargarrena: Datuen babesa:
Tratamenduaren arduraduna: Sakanako Mankomunitatea.
Xedea: Kirol Zerbitzuak hiritarrei eskainitako zerbitzuen kudeaketa eta, eskatuz gero, zerbitzuak antolatutako ekimenak eta informazioaren bidalketa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko edota ezabatzeko eskubidea duzu, baita bestelako eskubideak ere, Mankomunitatearen bulegoetara edo info@sakana-mank.eus helbidera joz.
Informazio gehiago: Pribatutasun Politika www.sakana-mank.eus helbidean.
Besteren datuak:
Tramitazioan, hura burutzen ari den pertsonaren aparteko norbaiten datu pertsonalak sartu beharko balira, egin aurretik hirugarren pertsona horri aurreko paragrafoan bildutakoaren berri eman beharko zaio, eta haren berariazko baimena eskatu, hala beharko balitz.
11.- Hamaikagarrena: Errekurtsoak:
Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira:
- Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari zuzendua. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina hilabeteko epean.
- Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.