Honakoa izango da aurtengo atakondoa Ilastetxe Publikoan kulturaniztasun zikloaren baitan jasoko direnak:
- Martxoaren 14tik aurrera, ostegunero kontinente bateko argazki erakusketa orokor bat jarriko da ikastetxeko sarreran, hurrengo astezkenera bitartean landuko den herrialdea kokatzeko.
- Ostegunero jantokian menu berezia emango da.
- Errekreoetan ikasleei dagokion kontinenteko taldeko jolas bat aurkeztuko zaie (egun ezberdinetan izan daiteke, jolasa erakutsiko duen pertsonaren arabera).
- Ostiral eta astelehenetan dagokion kontinentetik heldutako edo hari buruzko ezagutza handia duen norbait etorriko da ikasleekin solasalditxoak egitera.
- Hizlariak eskulan bat, errezeta bat… proposatuko die ikastaldeei, gelan lantzeko.
Solasaldiei buruz:
- Liburutegian egingo dira eta saiatuko gara espazioa girotzen liburutegira sartzean ikasleek hizlariaren txokoan sartzen direnaren sentsazioa izan dezaten.
- Hurbilak eta pertsonalak izango dira. Politago ikusten dugu maila pertsonal eta lokalera mugatzea, herrialdeari buruzko informazio orokorra ematea baino.
- Hizlariak liburutegia girotzeko nahi duena ekar edota eska dezake. Argazkiak ekartzen badizkigu, eskolan eskaneatu eta proiektatzeko prestatuko dizkiogu.
- Ikastaldeak binaka etorriko dira, D eredukoak mailaka antolatuta eta A eredukoak zikloka. Ikastalde bakoitza kontinente bakoitzeko egun bakarrean joango da liburutegira, ostiral edo astelehenean.
- Ikasleek aldez aurretik galderak presta ditzakete.
- Bi egunetako hizlaria berbera izan daiteke, ala ez. Herrialdeak ere ez du zertan berbera izan.
- Eskulana, errezeta edo denadelakorako materiala hizlariak erosten badu, tiketak ekarri eta hemendik ordainduko diogu, guk erostea nahiago badu, esan eta hala egingo dugu.
- Hizlaria bera izan daiteke patio garaian bere herriko jolas bat proposatuko duena. Gainerakoan, eskolatik prestatuko ditugu.
Momentuz ditugun hizlariak hauek dira:
- Martxoak 15 eta 18, Amerika: AEB eta Brasil
- Martxoak 22 eta 25: Afrika: Maroko
- Martxoak 29 eta apirilak 2, Asia: India
- Apirilak 5 eta 8, Ozeania:
- Apirilak 12 eta 15, Europa: Suitza
Ekimen honekin, iazko urteetan bezala, Atakondoan dagoen aniztasunaz ikas komunitatea aberasteko aukera eskaintzen da.