Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kulturartekotasun ekimenak Irurtzunen

Honakoa izango da aurtengo atakondoa Ilastetxe Publikoan kulturaniztasun zikloaren baitan jasoko direnak:

  1. Martxoaren 14tik aurrera, ostegunero kontinente bateko argazki erakusketa orokor bat jarriko da ikastetxeko sarreran, hurrengo astezkenera bitartean landuko den herrialdea kokatzeko.
  2. Ostegunero jantokian menu berezia emango da.
  3. Errekreoetan ikasleei dagokion kontinenteko taldeko jolas bat aurkeztuko zaie (egun ezberdinetan izan daiteke, jolasa erakutsiko duen pertsonaren arabera).
  4. Ostiral eta astelehenetan dagokion kontinentetik heldutako edo hari buruzko ezagutza handia duen norbait etorriko da ikasleekin solasalditxoak egitera.
  5. Hizlariak eskulan bat, errezeta bat… proposatuko die ikastaldeei, gelan lantzeko.

Solasaldiei buruz:

  • Liburutegian egingo dira eta saiatuko gara espazioa girotzen liburutegira sartzean ikasleek hizlariaren txokoan sartzen direnaren sentsazioa izan dezaten.
  • Hurbilak eta pertsonalak izango dira. Politago ikusten dugu maila pertsonal eta lokalera mugatzea, herrialdeari buruzko informazio orokorra ematea baino.
  • Hizlariak liburutegia girotzeko nahi duena ekar edota eska dezake. Argazkiak ekartzen badizkigu, eskolan eskaneatu eta proiektatzeko prestatuko dizkiogu.
  • Ikastaldeak binaka etorriko dira, D eredukoak mailaka antolatuta eta A eredukoak zikloka. Ikastalde bakoitza kontinente bakoitzeko egun bakarrean joango da liburutegira, ostiral edo astelehenean.
  • Ikasleek aldez aurretik galderak presta ditzakete.
  • Bi egunetako hizlaria berbera izan daiteke, ala ez. Herrialdeak ere ez du zertan berbera izan.
  • Eskulana, errezeta edo denadelakorako materiala hizlariak erosten badu, tiketak ekarri eta hemendik ordainduko diogu, guk erostea nahiago badu, esan eta hala egingo dugu.
  • Hizlaria bera izan daiteke patio garaian bere herriko jolas bat proposatuko duena. Gainerakoan, eskolatik prestatuko ditugu.

Momentuz ditugun hizlariak hauek dira:

  • Martxoak 15 eta 18, Amerika: AEB eta Brasil
  • Martxoak 22 eta 25: Afrika:  Maroko
  • Martxoak 29 eta apirilak 2, Asia: India
  • Apirilak 5 eta 8, Ozeania:
  • Apirilak 12 eta 15, Europa: Suitza

Ekimen honekin, iazko urteetan bezala, Atakondoan dagoen aniztasunaz ikas komunitatea aberasteko aukera eskaintzen da.

Kartela Pdf-an Irurtzungo Kulturartekotasuna 2019