Parte hartzaileak: Lehiaketa honetan bizitokia edo ikastetxea Sakanan duten ikasleek har dezakete parte.
Sailak: Lehiaketak lau sail izanen ditu: narrazio laburra, poesia, komikia eta booktubea.
Kategoriak: Lehiaketan honako kategoria hauek bereiziko dira:
a) LHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.
b) LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena.
c) DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena.
d) DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.
Lanak aurkezteko epea: Lanak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 7tik 25era bitartekoa izanen da. Lehiaketan parte hartzeko lanak ikastetxeek zein gurasoek/tutoreek aurkeztu ahal izanen dituzte ikasleen izenean.
Lanak aurkezteko modua: Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira. Aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira antolakuntzak banatutako ereduan idatzirik. Gutun-azalaren kanpoko aldean garbi adierazi beharko dira honako hauek: lanaren izenburua, egilearen goitizena, saila eta kategoria. Lanak Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako bulegoan aurkeztuko dira:
Sakanako Mankomunitatea
Uriz 32
31830 Lakuntza
Booktubeak USB batean entregatuko dira. Egileen datuak aparteko fitxategi batean sartuko dira USB horretan bertan.