Aurten ere, San Migeletan Munduko Arrozak ekimena ospatuko da Olaztin. Oraingoan, Sakana Harrera Harana, Maroko, Senegal, Bulgaria, ZASKA (Zurrumurruen Kontrako Nafarroako Sarea), Sahara eta Help-NA (larrialdi humanitarioetan lan egiten duten bolindres eta suhiltzaileen taldea) izanen ditugu modu batean eta bestean arrozak eta beste jakiak sukaldatzen. Arrozez gain, sentsibilizaziorako eta jolaserako tartea izanen da: puzzleak, mahai jokoak…
Zurrumurruen inguruko hausnarketa, errealitate anitzak ezagutzeko parada ere hortxe. Eguraldiak laguntzen badu, Sarasate enparantzan elkar ikusiko dugu eta euria izanez gero, kiroldegian. Eguerdiko 13:00tan, borondate osoz prestaturiko jakien dastaketa txiki bat izango da.