Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nafarroako Toki-Erakundeetako euskara teknikarien kontratazio zerrenda osatzeko deialdia

Nafarroako Toki-Erakundeetako euskara teknikarien kontratazio zerrenda osatzeko deialdia. Berriozargo udalak kudeatua.
Izen-ematea uztailaren 17tik 20ra (Eguerdiko 15:00).

Deialdia PDFn

OINARRIAK

1._ ARAU OROKORRAK

1.1.- Deialdi honen xedea da egun indarrean den euskara teknikarien kontratazio zerrenda subsidiarioki osatzea (Berriozarko alkatetzaren 20150406 ebazpena 2015eko abenduaren 30ean onartua), Toki-Erakundeen eskaerei hobeki erantzun ahal izateko. Beraz, deialdi honen ondorioz sortutako zerrendako lehenari 2015etik indarrean den zerrendako azkenari deitu eta gero deituko zaio.

1.2.- Eragin guztietarako, izendatzeak Berriozarko Udalari eskaera egiten dion Toki-Erakundeko aldi baterako langile izaera emanen dio izendatutakoari. Kontratuan ezarrita dagoenak eraenduko du kontratatze hori, dagozkien administrazioetako hitzarmenetan eta, subsidiarioki, Langileen Estatutuan.

1.3.- Oinarrizko soldata Administrazioko B mailaren baliokidea izanen da. Ordainsari osagarriak toki-erakunde bakoitzak finkatuta dituenak izanen dira. Lanaldia eta laneko ordutegia administrazio eskatzaileetako organo eskudunak finkatuko ditu.

1.4.- Kontratatuaren alta eta afiliazioa eginen da Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean, eta, horrenbestez, bere konturakoa izanen dira dagokion kuota eta PFEZaren atxikipena, egokiak diren kopuruetan.

1.5.- Hilabeteko probaldia ezarriko da.

1.6.- Deialdi honetatik eratorritako kontratazio zerrendaren indarraldia alkatetzaren ebazpenaren bidez onartzen den egunetik lau urtera bukatuko da. Edonola ere, epe horren barnean, etorkizunean egin daitezkeen deialdiek sortutako zerrenden subsidiarioa izanen da.

2._IZANGAIEN BALDINTZAK

2.1.- Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek ondoren aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako:

a) Herritartasuna. Espainiako hiritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen duen eremuko estatu batekoa; era berean, espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal izanen dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, Europako Batasuneko herritarren ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura bizi badira.

b) Adina. Hamasei urte beteta izatea eta ez gainditzea, hala bada, nahitaez erretiroa hartzeko gehieneko adina.

c) Tituluak. Tituluei dagokienez, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo titulu baliokideren baten jabe izatea, edo eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen bosgarren xedapen iragankorrean ezarrita dagoenaren arabera, unibertsitateko diplomadun tituluaren baliokidetzat jotzen da lizentziaturako hiru ikasturte oso gainditu izana.

d) Euskara. EGA titulua edo baliokideren bat izatea. Ofizialki aitortutako tituluaren bidez egiaztatu beharko da.

e) Funtzionario lanpostuaren bateragarritasuna. Dagozkion egitekoak betetzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisikorik edo psikikorik ez izatea.

f) Gaitzea. Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea, eta edozein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

g) Gida-baimena. Ibilgailuak gidatzeko baimena, B mailakoa bederen, eta ibilgailua edukitzea.

h) Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (edo beste edozein administraziotako enplegu zerbitzuan) izena emanda egotea, enplegu eskatzaile moduan edo hobetzeko.

Espainiar herritartasunik ez duten izangaiek egiaztatu beharko dute, gainera, ez daudela diziplinazko zehapen edo zigor penal baten pean, eragozten duena, euren estatuan, funtzio publikora iristea.

2.2.- Hautatutako izangaiak egiaztatu beharko ditu aurreko baldintza horiek deialdi honetako seigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan, eta beteta eduki beharko dira eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Hortaz, hautaketa prozedura egin bitartean eta izendatzeko unea iritsi arte baldintzak beteta eduki beharko dira.

3._PROZEDURA

3.1.- Hautaketa prozedura eraenduko du 251/93 Legegintzako Foru Dekretuaren 95. artikuluan jasota dagoenak (“Lan erregimenean kontratatutako langileen hautaketa deialdi publikoaren bidez eginen da eta merezimendu eta gaitasun printzipioetan oinarritutako proben bidez. Edonola ere, aldi baterako langileak hautatzeko prozedurek bidea eman beharko dute kontratatzea ahalik eta arinena izateko”) eta bai Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuak onetsitakoaren, 42.2.d) artikuluan jasota dagoenak ere (“Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak osatzen ahalko dituzte Nafarroako Administrazio Publikoek, hautatzeko sistema hauekin bat: horretarako Nafarroako Enplegu Zerbitzuak igortzen duen zerrendan sartzen diren izangaien artean egiten diren hauta-proben bidez osaturiko izangai zerrendak, kasuan kasuko lanposturako eskatzen diren betebeharrak beterik, hauta-proban lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz”).

3.2.- Izangaiek mezu elektronikoa bidali beharko dute helbide honetara: euskara@berriozar.es. Zehazki, izen-abizenak, NAren zenbakia, sakelako telefonoaren zenbakia eta jakinarazpenetarako erabili behar den helbide elektronikoa idatziko dituzte mezu horretan.

3.3.- Mezu elektroniko hori bidali beharko da euskara@berriozar.es helbidera 2017ko uztailaren 17tik 20ra (epea uztailaren 20an, 15:00etan, bukatuko da). Uztailaren 21ean argitaratuko dira izangai onartuen zerrenda eta lehenego proba egiteko data, ordua eta lekua. Argitaratzeko lekuak: Berriozarko Udalaren www.berriozar.eus webgunea (egoitza elektronikoa/iragarkiak/Berriozarko Udala) eta udaletxeko ediktu-taula.

3.4.- Deialdiaren oinarriak kontsultatu ahal izanen dira Berriozarko Udalaren www.berriozar.eus webgunean (egoitza elektronikoa/Berriozarko Udal iragarkiak) eta udaletxeko ediktu-taulan.

4._EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

4.1.- Epaimahaiak oposizioa epaituko du eta kide hauek osatuta egonen da:

Mahaiburua: Mª Carmen Nadales Ramírez, Berriozarko Udaleko Ogasun eta Langileen zinegotzia.

Ordezkoa: Mª Sagrario Ortigosa Lekunberri, Berriozarko Udaleko Euskara zinegotzia.

Mahaikideak:

1. mahaikidea: Urko Ikardo Enparan, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko euskara teknikaria.

Ordezkoa: Francisco Escobar Martínez, Lizarrako Udaleko euskara teknikaria.

2. mahaikidea: Anabel Armendariz Tirapu, Orkoiengo Udaleko euskara teknikaria.

Ordezkoa: Ainhoa Beraza Elizondo, Iparraldeko Euskara Mankomunitateko euskara teknikaria.

3. mahaikidea: Monica Bidegain Iriarte, Berriozarko Udaleko ordezkari sindikala.

Ordezkoa: Jacobo Valdés Fernández, Berriozarko Udaleko ordezkari sindikala.

Mahaikide-idazkaria: Rosa Ramos Alfaro, Berriozarko Udaleko euskara teknikaria.

Ordezkoa: Amaia Zalba Martínez, Berriozarko Udaleko berdintasun teknikaria.

4.2.- Hautaketa probak egin aurretik eratuko da epaimahaia, eta eratze hori eta jardutea baliozkoa izan dadin, gutxienez, kideen gehiengoa bertan izatea beharrezkoa izanen da.

Era berean, epaimahaia eratzea eta jardutea baliozkoa izan dadin mahaiburua eta idazkaria bertan izatea beharrezkoa izanen da edo, bere kasuan, haiek ordezkatzen dituztenak.

4.3.- Mahaiburuak koordinatuko du probak egitea. Mahaikide guztiek izanen dute hitza eta botoa.

4.4.- Epaimahaiak gehiengoz erabakiko diru deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzean sor litezkeen gorabehera guztiak.

4.5.- Epaimahaiak aholkulari adituak ekarri ahal izanen ditu proba guztietarako edo batzuetarako bakarrik. Aholkulari horiek soil-soilik euren espezialitate teknikoak gauzatzeko lagunduko diote epaimahaiari, eta hitza izanen dute, baina ez botoa.

Oinarri hauek ulertuko dira berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak zaintzea hobekien bermatzen duen zentzu finalistan.

5._ OPOSIZIOA GAUZATZEA

5.- Oposizioa bi fasetan eginen da. Proba idatzi bat eginen da, gutxi gorabehera, bi ordukoa, lanpostuan bete beharreko eginkizunekin lotutako kasu praktiko bati buruz. 1 eta 10 arteko puntu kopurua emanen zaio, eta 5ekora iristen ez diren izangaiek ez dute proba gaindituko. Proba idatzi horretan, gainera, euskara maila baloratuko da.

Bigarren fasera lehenbizikoa gainditu dutenak baino ez dira igaroko, eta, hamabost minutuan eta mahaikideen aurrean, aurreneko fasean egindako ariketa defendatu beharko dute. Mahaikideek ariketaren gaineko eta lanpostuarekin lotutako beste alderdi batzuen gaineko galderak egin ahal izanen dizkiete. Bigarren ariketa honi ere 1 eta 10 arteko puntu kopurua emanen zaio, eta 5ekora iristen ez diren izangaiek ez dute gaindituko.

5.1.- LANPOSTUAREN BETE BEHARRAK

– Dagokion toki erakunderako euskara normalizatzeko eta sustatzeko plan orokor eta sektorialak prestatzea eta kudeatzea, eta haiei kontrola eta jarraipena egitea.

– Dagokion toki erakundeak euskararen normalizazioari eta sustapenari buruz hartzen dituen erabakiak betetzen direla begiratzea, eta haiei kontrola eta jarraipena egitea.

– Dagokion toki erakundeari eta bai gizarteko beste sektoreei ere beren euskarazko jardunetan aholku eta laguntza teknikoa ematea.

– Dagokion toki erakundeko elkarteei eta bertako gizarte eragileei soziolinguistikaren arloarekin lotutako gaietan aholku ematea.

– Dagokion toki erakundeko euskara batzordean parte hartzea.

– Beste udal, mankomunitate eta euskara zerbitzuekin eta foru erakundeekin harremanak izatea bultzatzea eta koordinatzea.

– Euskara normalizatzen eta sustatzen aritzen diren tokiko eta kanpoko elkarte eta taldeekin harremanak izatea bultzatzea eta koordinatzea.

– Dagokion toki erakundeko organoek agindutako beste edozein eginkizun, baldin eta lanpostuarekin zerikusia badu.

6._GAINDITUTAKOEN ZERRENDA ETA DEITZEA

6.1.- Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak gainditu duten izangaien zerrenda kaleratuko du udaletxeko iragarki-taulan eta Udalaren webgunean (www.berriozar.eus). Bi ariketetan lortutako puntu kopuruak batuta emaitza den kopuruaren arabera ordenatuko dira izangaiak zerrenda horretan.

6.2.- Zerrendako izaigaiek bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte, Berriozarko Udalak adieraziko dien epearen barnean.

6.3.- Sortzen doazen premien arabera deituko zaie gainditu duten izangaiei, deialdi honen oinarrietan ezarritakoaren arabera eta aplikatzekoak diren gainerako arauekin bat eginez.

7._ HELEGITEAK

7.1.- Deialdi honen kontra, oinarrien edo aplikazio egintzen kontra, helegite hauetakoren bat aurkeztu ahal izanen da, aukeran:

a) Berraztertzeko helegitea, egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabete bateko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

b) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik aurrera hilabete bateko epearen barnean.

c) Administrazioarekiko auzi helegitea, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazten den egunetik aurrera zenbatuta.

Raúl Maiza González jauna

Berriozarko Udaleko alkatea