Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere.
Nanoipuin bakoitzak 150 hitz izango ditu, gehienez.
3 maila ditu lehiaketak:
1. mailan A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte.
2. mailan, berriz, B1 mailako ikasleek.
3. maila B2 eta C1 mailetako ikasleendako da.
Lanak martxoaren 18ra arte aurkez daitezke Itsasi euskaltegian edota Sakanako Mankomunitatean.
Hemen dituzu oinarriak.