Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Naturanitzean Gozatzen: Batueco eta Belen iturrietara Martxa morea

Naturanitzean Gozatzen programaren hurrengo irteera Batueco eta Belen iturrietara Martxa lila izango da, martxoaren 14an, 10:00etan.

3 orduko ibilbidea egingo da, eta aurretik, ipar martxaren teknikari buruzko ikastaro labur bat eskainiko da. Euskaraz eta 12 urtetik gorakoentzat dago pentsatuta, baina euskaraz ez dakienari gaztelaniaz emango zaizkio azalpenak.

Martxa moreak martxoaren 8a aldarrikatzen duenez, soinean more koloreko zerbait eramatera animatzen dira partaideak. Ibilaldi nordikoko makilak erreserba egitean eskatu ditzake ez dituenak. Izen ematea, martxoaren 10a baino lehen egin behar da: 948464866  |  648070710 | kirolak@sakana-mank.eusanitzartean@sakana-mank.eus

Irteeraren prezioa: 15 € edo 10 €12 eta 25 urte bitartekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat.