Ekonomia feministaren oinarriak lantzeko tailerra, ekainaren 25ean eta uztailaren 3an zoom bidez, 17:00etatik, 19:00etara.
Krisi testuinguru honetan, genero ardura naturalizatuak egonkortzen ari dira. Ekonomia feminista tailer honen bitartez, generoak duen dimentsio sozioekonomikoan sakonduko dugu. Emakumeak eta gizonak ekonomian kokatzeaz harago, feminitatea eta maskulinitatea ekonomian nola eraikitzen den ikusiko dugu. Bizitza prekarioetatik bizitza gozagarrietara salto egiteko lehen pausuak emateko tailerra dugu hau.
Eman izena berdintasuna@sakana-mank.eus helbidean.
Antolatzaileak Emagin eta Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua.