Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Oharra: Ur kontagailuen irakurketak

2020ko laugarren hiruhileko ur kontsumoaren irakurketak egiten hasiko gara honako herrietan: Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Arbizu, Lakuntza eta Irurtzun. Irakurketak, azaroaren 2tik eta 20ra eginen dira.

Beraz, kontagaillua etxe barruan baduzue eta irakurketaren garaian etxean ez bazaudete oharra utziko dugu, apuntatu irakurketa eta Mankomunitateari jakinarazi, telefonoz (948464867), whatsapp bidez (663399732) edo e-mailez (ura@sakana-mank.eus).

Eskerrik asko laguntzeagatik.

Garratzitsua da irakurketa bidaltzea; hiruhilabete honetan kontsumorik ez bada neurtzen hurrengo erreziboan kobratu  beharko da atzeratutako kontsumo hori. Beraz bi hiruhilabeteen kontsumoa errezibo batean joango da honen zenbatekoa haundituz.